Germaine Lechardoy

Sorturtea: 1926

Afiliazio herria: Barkoxe

Germaine Uthürry, ezkontzaz Lechardoy, 1926an sortua da, Barkoxe Ütürrian, dantzari familia batean. Familiako lau haurrek (bi mutiko, bi neska) neguan, aitarekin dantza artoski ikasi zuten. Aita dantzari famatua zen. Etxaldea han izanik, Kapera auzoaldeko gazte anitzi irakatsi zien dantzan. 1939-1945eko gerlaren ondotik, maskaradan dantzan ari izan zen, aitak sustaturik. Herriko emazteei ez zitzaien gustatu. Germaine 1951n ezkondu zen, Beñat Lechardoyrekin. Barkoxeko ostatu-jatetxe-buxeria-xarkuteria atxiki zuten. Bizia lanean eta herritarren artean egin zuten, besta zenbaitek erritmoa markaturik. Nahiz eta denbora hartan, emazteak ez ziren plazan ari, etxean, kantuaren transmisioa berek segurtatu zuten. Haren semea, Jean-Fabien, 1952an sortua da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 179 179 - Germaine Lechardoy - Jean-Fabien Lechardoy 2013-03-28 1:24:51 Barkoxe Maddi Oihenart

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Germaine Lechardoy sortzez Üthürry: aurkezpena 0:02:50
2 Germaine Lechardoy sortzez Üthürry : dantzaren ikaspena familian 0:01:49
3 Germaine Lechardoy: bere aitaren dantza maisuak 0:02:50
4 Germaine Lechardoy-en aita: 1914-1918ko gerlako gudari ohia 0:00:58
5 Germaine Lechardoy-en anaia bat Espainiara iheslari 1939-1945eko gerlan 0:06:30
6 Nesken parte hartzea Barkoxeko maskaradetan 1946an 0:03:59
7 Gordekako dantzaldiak 0:06:24
8 Jean-Fabien Lechardoy: aurkezpena 0:03:08
9 Jean-Fabien Lechardoy dantzari: hastapenak Germain Lechardoy-ek akuilaturik 0:01:27
10 Dantza Xiberuan: lehia kirol aktibitateekin 0:00:46
11 Alexis Üthürry "Larranda"-ren ikasbidea 0:02:21
12 Xiberutar dantzari ospetsuenak 0:01:01
13 Puntuak eta ikasitako dantzak 0:02:23
14 Dantzaren egoera Xiberuan: transmisioaren ahulezia 0:03:45
15 Xiberotarren urteko ateraldia Basaurin (Bizkaia) 0:02:25
16 Jean-Michel Bedaxagar eta Michel Etchecopar txülülariak 0:01:22
17 Xiberutar dantza: emazteen lekua eta ekarpena 0:02:30
18 Lehena : 1979ko uda 0:01:56
19 Maskaraden oinarriak eta bilakaera 0:05:53
20 Jean-Fabien Lechardoy: dantza maisu hamabost urtez 0:01:15
21 Jean-Fabien Lechardoy pastoral errejent: ametsaren gauzatzea 1998an 0:02:16
22 Jean-Fabien Lechardoy errejent: ekarpen pertsonala 0:02:22
23 Pastoral errejentaren eginkizuna 0:02:00
24 Pastorala: aspektu ekonomikoa 0:02:31
25 Pastorala: inplikazioa eta aktoreen jarrera 0:01:38
26 Pastorala: janzkeren gehiegikeria 0:03:26
27 Pastorala: aktoreen kopurua 0:04:32
28 Pastoralaren egoera: aholkuak 0:02:19
29 Etxahun kultura elkartea 0:02:55
30 Euskal nortasunaren kontzientzia hartzea Bidegain apezarekin 0:02:57
31 Kultura jarduerak Xiberoan : errespetatu behar diren baloreak 0:01:49
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.