Pierre Marcel Elissalde

Sorturtea: 1937

Afiliazio herria: Luhuso

Pierre Marcel “Marcel” Elissalde bezala ezagutua dena, 1937ko irailaren 3an sortu zen Sendalepoa izeneko etxean. Sei haurrideko familia bateko gazteena zen. 

Sendalepoa Luhusoko parropiari lotua da (eskola, katixima, hilerria), baina Makeako herriari (egoera zibila).

Marcel Luhusoko eskola publikoan ibili zen, 1951n CEP agiria lortu arte. Ondotik, sortetxean lan egin zuen, 1957ko azaroan soldadugora joan arte. Bere ama 1953an zendu zen.

Soldadugoa lau hilabetez Var departamenduan eta gero Algeriako gerlan beste 24 hilabetez egin ondoan, 1960an Roquefort esnetegian hasi zen Uztaritzeko Heraitze auzoan. Ondotik, Luhusora itzuli zen, enpresak bere esnetegi berria han plantatu baitzuen (1961-1978). Berantago, zentralizazioaren eraginez, Larzabaleraino urrundu behar izan zuen eta bere ibilbidea han amaitu zuen.

Neguko lanaldi horretaz bestalde, Marcel Biarritzeko Hôtel du Palais hotelean lanean aritu zen uda denboran.

1966an, Amélie Bordarrampé-rekin ezkondu zen: beren hiru haurrak 1968, 1969 eta 1973an sortu ziren.

Luhusoko herriko kontseilaria izan da 1989tik 2001era.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 397 397 - Pierre Marcel Elissalde 2021-10-14 1:11:54 Luhuso Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Luhuso lur xuriaren garaian 0:42:12
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.