Yolande Recalt

Sorturtea: 1950

Afiliazio herria: Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

Yolande Recalt 1950ean sortu zen Santa Graziko Astainhartea etxean. Bost nesken arteko bigarrena da. Herriko eskola publikoan ibili zen Zertifikata ukan arte eta gero etxeko lanak egiten ikasteko Mendikotako zentroan hiruzpalau urtez.

Lantegi batean lan egin eta erizain-laguntzaile izateko formakuntza bat segitu ondoan, 1974an Mauleko ospitalean sartu zen eta han egon zen 2011n erretiroa hartu zuen arte. 

Urte berean, Altzaiko dantza taldeko kidea zen Jean-Pierre Recalt-ekin ezkondu zen. Honek bere dantzaren gustua eta ezagupena transmititu zizkion. Elkarrekin, hiru alaba ukan zituzten (1976, 1980, 1985). 1976 eta 1979 artean, Yolande-k bost pastoraletan parte hartu zuen, lehenean figurante gisa, beste lauetan aktore bezala.

1999an, beste dendari batzuekin, denak Errenteriako Erramun Garcia Zabalegia jostun-estilistaren babespean, Xiberoko pastoraletako jantziak sortu eta josi zituzten (alokatzeko partez ordurarte egiten zen bezala). Orduz geroztik, beste herri anitzek jostunari dei egin diote laguntza eske eta gaur egun Xiberoko pastoraletako usaiako laguntzailea bilakatu da. Horrela, jostun tailer bat osatu da bere inguruan, beharrez herriak beren jantziak egiten laguntzeko. 2009an, Xiberoko herri elkargoak galdeturik, tailer horrek Xiberoko ohiko jantziak berriz moldatu eta erreferentziako modeloak sortu zituen. Gaur egun oraino, Yolande-k bere laguntza ekartzen du jantzien egiteko.  

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 407 407 - Yolande Recalt 2022-06-10 0:38:59 Altzai-Altzabeheti-Zunharreta Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.