Artxibo-funtsak

Ipar Euskal Herrian egindako ahozko memoriaren bilketa ekimenek artxibo-funtsak osatzen dituzte. Funts horien jabe batzuk zerrendatzen ditugu hemen. Funts bakoitza bildumez osatua izaten ahal da. Bilduma batek gai orokor edo lurralde jakin baten inguruko grabaketak biltzen ditu adibidez.

Aldudarrak Bideo

Aldudarrak Bideo Baxenabarren kokatua den euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizteko kooperatiba da.

Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Donibane Lohizuneko herriko etxeak hiriaren XX. mendeko historia bildu nahian herritarren lekukotasun batzuk bildu ditu, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin.

Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Debagoieneko Badihardugu elkarteak Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatzeko eta hedatzeko daraman programa.

Euskal kultur erakundeko artxiboak

Euskal kultur erakundeak ekoiztu ikus-entzunezko baliabideak, eta ondorioz haren jabegoan sartzen direnak.

Euskokultur fundazioa

Euskokultur fundazio pribatuak Nafarroako eta orohar Euskal Herriko jendarteko ohiturak, tradizioak eta bizitzaren lekukotasunak ahoz zein beste euskarritan adierazitakoak biltzeko xedea du.

Funts pribatu desberdinak

Biltzaile desberdinek (ikerlariak, kazetariak, elkarteak...) bildutako grabaketak Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaz.

Gure irratia

1981ean sortu zen Gure Irratia euskarazko irratia Uztaritzen kokatua da gaur egun. Euskal irratiak federazioaren kide da.

Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Frantziako Ikus-entzunezkoen Erakunde Nazionala (INA) industria eta merkataritza izaerako erakunde publikoa da, ikus-entzunezko produkzioak artxibatzeaz arduratzen da.

Irulegiko irratia

Irulegiko Irratia euskarazko irratia da, 1982an sortua, Baxenabarren, elkarte modura kudeaturik. Irulegiko Irratiaren artxibo fondoa, Euskal kultur erakundeak katalogatu zuen 2009ko otsail-martxoan, Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren obragintzapean. 1976 eta 2002 urteen bitarteko artxiboak gordetzen ditu.

Itsasuko herriko etxeko artxiboak

Itsasuko herriko etxeak herriaren XX. mendeko historia bildu nahian herritarren lekukotasun batzuk bildu ditu Xabier Itçainaren bitartez, Euskal kultur erakundearen eta Aldudarrak Bideoren laguntzarekin.

Lapurdi irratia

Lapurdi Irratia Eliza katolikoaren irratia da Euskal Herrian. Emankizunak hedatzen hasi zen 1992an.
Gaur egun bere estudioak Baionako Prébendés karrikako 3.an kokatuak dira. 1988an sortua izan zen "Elizaren aldeko irratia Euskal Herrian" elkarteak kudeatzen du, Baionako elizbarrutiak sustengaturik.

Mucem

Europako eta Mediterraneoko Zibilizazioen Museoa (Mucem) Marseillan kokatua den museo nazionala da. Lehenagoko Arte eta tradizio herrikoien museo nazionalaren bildumak bereganatu ditu.

Pirinio Atlantikoetako artxiboak

2009. urteaz geroz Pirinio Atlantikoetako departamenduak "Eleketa" ahozko memorioaren bilketa programa eramaten du. Departamenduko artxiboetan (Baionako eta Euskal Herriko poloa) gordea da bilketa horren emaitza.

Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania)

Berlingo Etnologia Museoko Phonogramm-Archiv eta Humboldt Unibertsitateko Lautarchiv fonoteketako artxibo historikoetan dauden lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917).

Radiokultura

Radiokultura.eus web-irratiak 2005. urtetik hona tokian-tokiko lekukoekin grabatu elkarrizketek soinu-artxibo aberatsa osatzen dute.

Artxibo funtsen estatistikak

Zenbat lekuko:

1087

Zenbat oren:

910

Zenbat pasarte:

5942

Ikusgai/entzungai direnak:

4475
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.