Lekukotasun sortak

Ikusgai edo entzungai diren pasarte/muntaketekin osatu ditugun lekukotasun sortak, betiere gai baten inguruan bilduak.

Euskal antzerkia Iparraldean (1950-1990)

Ipar Euskal Herrian kasik berrogeita hamar urtez (1922-1970) ekintza katoliko gisa apezen esku egonik, laikoek beregain hartu zituzten antzerki taldeak, abertzale batzuek berehala konprenituko zutela euskal alor horren garrantzia. Garai hartaz mintzo diren zonbait lekukoren elkarrizketa zatiak entzungai hemen.

Zapatagintza Hazparnen (1950-1970)

Euskal kultur erakundeak, ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren programaren baitan, zapatagintzak Hazpandarren gogoan utzi aztarnak (bigarren mundu gerlatik landa) bildu ditu, zonbait lekukotasun grabatuz. Hemen dago bilketa horren lagin bat.

II. mundu gerla garaia Iparraldean (1939-1945)

Euskal kultur erakundeak ELEKETA ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketaren karietara II. mundu gerlari buruz grabatu zonbait lekukotasun zatiren hautaketa.

Donibane Lohizune - Ziburuko portua (1935-1995)

ELEKETA ahozko memoriaren programaren baitan bildu XX. mendeko Donibane Lohizune - Ziburuko portuko itsasturien lekukotasun-zatien hautaketa bat.

Ipar Amerikarako emigrazioa (1950-1970)

XX. mendeko bigarren erdialdean Garazi-Baigorriko lurraldetik Ipar Amerikara abiatu ziren zonbait jenderen lekukotasun-zatiak, gehienak ELEKETA programaren baitan bilduak.

Laborantza Iparraldean (1930-2023)

Laborantzak betidanik leku eta eragin handia ukan du Ipar Euskal Herriko ekonomian eta orohar gizartean. ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara gai nagusi honetaz hainbat lekukotasun grabatuak izan dira, lurraldeko eskualde desberdinetan. Hemen dago bilketa horren lagin bat.

Artzaingoa Ipar Euskal Herrian (1930-2023)

ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara bortu aldeko laborantzaz edo artzaingoaz bildu zonbait lekukotasun agerian eman ditugu sail honetan. Garazi-Baigorriko eta Xiberoako lurraldeetan grabatuak
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.