Berriak

Artzain bat Baxenabarreko bortu batean © Séverine Dabadie

Laborantza Ipar Euskal Herrian 1930etik gaur arte

2024-03-11  ¦  "Eleketa" programa

Laborantzak betidanik leku eta eragin handia ukan du Ipar Euskal Herriko ekonomian eta orohar gizartean. Daramagun ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara gai nagusi honetaz hainbat lekukotasun grabatuak izan dira, lurraldeko eskualde desberdinetan. Bilketa horren lagin bat apailatu dugu pasarte hautaketa bat eginez.

 
IA - EKE

Luhuso lur xuriaren garaian

2023-11-07  ¦  "Eleketa" programa

1837 eta 1971 artean feldespatoaren edo harri xuriaren meategien ustiapenak leku handia ukan du Lapurdiko Luhusoko herriaren bizian. 1950-1980ko hamarkadeetako tokian-tokiko giroa aipatzen duten lekukotasun-zatiak erreportaje batean bildu ditugu.

 
Idauze-Mendiko eskola (194?) © Philippe Etchegoyhen

Xiberoako ahozko oroimenak

2023-07-24  ¦  "Eleketa" programa

2023ko irailaren 9tik azaroaren 4a arte "Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak" erakusketa Maule-Lextarren egonen da ikusgai. Euskal kultur erakundeak ekoiztu instalazio multimedia eta interaktibo honetan Zuberoako 65 lekukok beren bizipenen eta oroimenen berri emanen digute.

 
Laborari bat Senperen (1950eko hamarkadan) © Christian Jougleux

Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren lekukotasun sortak

2022-11-22  ¦  "Eleketa" programa

Azken 15 urte hauetan daramagun Eleketa ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketaren emaitzen ezagutzeko modu berri bat proposatzen dizugu atari honetan. Izan ere gai baten inguruan hautatutako elkarrizketa zatiak edo lekukotasun sortak ikusteko parada ukanen duzu hemendik aitzina.

 
© Jean Guyot

Hego Lapurdiko eta Garazi-Baigorriko lekukotasun hautatuak

2022-10-11  ¦  "Eleketa" programa

500 bideo-lekukotasun baino gehiago baita ere muntaketa tematiko desberdinak sarean eman ditugu Mintzoak.eus atarian. Daramagun "Eleketa" ikus-entzunezko bilketatik datoz. Hego Lapurdin eta Garazi-Baigorrin grabatutako lekukotasun horiek gure aitamen eta aitatxi-amatxien bizimodu eta ibilbidea oroitarazten digute, transmisio-lana, hein batean, bermatuz.

 
Terexa Lekumberri-ren hitzaldi ilustratua

Irisartarrak mintzo

2022-07-26  ¦  "Eleketa" programa

2022ko uztailaren 8an, "Aitzin-Gero - Barnealdea" erakusketaren karietara, Euskal kultur erakundeko Terexa Lekumberrik mintzaldi bat eskaini zuen Ospitalea departamenduko ondare hezkuntzarako zentroan, ahozko memoriaren bilketaren inguruko Eleketa programaz eta bereziki Irisarrin egina izan den lanaz.

 
Ortzaizeko zinegelan © Jakes Larre - EKE

Ortzaiztarrak mintzo

2022-05-23  ¦  "Eleketa" programa

2022ko maiatzaren 20an, mukurru bete zen Ortzaizeko zinegela Euskal kultur erakundeak herrian berean Eleketa ahozko oroimenen bilketaren karietara grabatu lekukotasun zonbaitzuen ikusteko. Irail hondar arte Garazi-Baigorriko bideo-lekukotasun zati andana bat erakusten duen borna bat egonen da Ortzaizeko Posta-liburutegian.

 
Bankako eskolan, 1950 inguruan © Germaine Gainza funtsa

Baigorriko ibarreko ahozko oroimenak

2022-02-15

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Baigorriko Herriko etxe zaharrean ikusgai izanen da 2022ko martxoaren 26tik maiatzaren 21a arte. Euskal kultur erakundeak, Baigorriko ibarrean baita Garaziko lurraldeko herrietan, XX. mendeko biziaz bildu lekukotasunak agerian emanen ditu karia hortara.

 
© PK 1094/95/1103. Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin

EKE-k transkribatu du 1917an Antoine Suhas presoak Alemanian idatzi gutuna

2021-12-07  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918)

Antoine Suhas Arrangoiztarra 14ko gerlan lau urte pasa egon zen preso Alemanian. Prusiako Komisio fonografikoak egin zizkion grabaketetaz gain, gutun autobiografiko luze bat idatzi zuen, "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian". Euskal kultur erakundeak interes handiko altxor hau bere osotasunean argitaratzen du hemen, Jasone Salaberriak eta Kattalin Totorikak egin transkripzio lanei esker.

 
Familia bat Arrosan (XX. mendea) © Maite Biscaichipy funtsa

Garazi-Baigorriko ahozko oroimenak

2021-10-21  ¦  "Eleketa" programa

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Donibane Garaziko Herriko etxean ikusgai izanen da azaroaren 6tik abenduaren 4a arte. Euskal kultur erakundeak, herrian berean baita Garazi-Baigorri lurraldeko herrietan, XX. mendeko biziaz bildu lekukotasunak agerian emanen ditu.

 
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.