Egitasmoa

Ipar Euskal Herrian ahozko memorio kolektiboaz egin ikus-entzunezko grabaketak ezagutarazi nahi ditu plataforma numeriko honek. Euskal kultur erakundearen ekimen bat da.

 

Testuingurua

Euskal Herrian, beste herrialdetan bezala, kultura ondare immateriala bizirik dirau egunero (ahozkotasuna, ikusgarrigintza, praktika sozialak, erritoak eta festak, artisautza jakitatea).

Lekuko jendeak aberastasun horietaz duen ezagutza eta oroimena behin betikotz biltzeko, begiratzeko eta egutarazteko Euskal kultur erakundeak, partaide instituzional ezberdinekin, bi ekintza nagusi bere gain hartzen ditu :

  • Ipar Euskal Herriko ahozko memoria kolektiboaren bilketa, artxibaketa eta hedapena: 2007tik 2009ra EKE-k bere ekimenez eraman duena, 2009tik hona Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obragintzapean eraman “Eleketa” izeneko programa bilakatu dena).
  • Ipar Euskal Herriko elkarte, irrati eta pertsona pribatuen artxibo soinudunen eta ikusentzunezkoen tratamendua (Pirinio Atlantikoetako artxibo zentroaren zaintze eta balorapen programaren batean sartzen dena).

EKE-taz aparte, iparraldeko ahozko memoria biltzen dute ere herriko etxe, elkarte edo pertsona batzuek. Arlo horretan eta Ipar Euskal Herrian biltzen diren lekukotasun guzien ezagutarazteko, Euskal kultur erakundeak www.mintzoak.eus ataria osatu du.

Helburuak

  • Euskal kultur erakundeak 2007-2008an bere ekimenez grabatutako herritaren bideo-lekukotasunak eta dagozkien datuak publikoaren esku jartzea.
  • Euskal kultur erakundeak 2009tik goiti Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obragintzapean eraman lekukotasunen bilketaren inguruko informazioak (lekukoen biografiak, elkarrizketen deskribapenak) hedatzea, horien bideoak plataforma honetan sareratzen ahalko direlakoan egun batez.
  • Herriko etxe, elkarte, edo norberak Iparraldean bildu lekukotasunentzat hedapenarako plataforma baten eskaintzea, lankidetzan.
  • Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren inguruko artxibo soinudunen eta orohar ikus-entzunezko bildumen berri ematea.

www.mintzoak.eus hilabetez hilabete aberastuko den plataforma irekia da beraz, gure ahozko ondare paregabearen transmisioaren zerbitzuko emana.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.