Ipar Euskal Herriko ahozko artxiboen balorizazioa: 2008-2015 urteen artean egin lanak
2016-11-08 ¦ Artxibo soinudunak
Ipar Euskal Herriko artxibo soinudunen balorapena badarama Euskal kultur erakundeak 2008az geroz, Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obragintzapean, departamenduko artxiboen begiratze eta balorizazio programaren baitan. 2008-2015 urteen artean, 5 fondo landuak izan dira, orotara 1210 oren grabaketa.
Ipar Euskal Herriko elkarte, tokiko irrati eta pertsona pribatuen artxibo soinudunen eta ikus-enentzunezkoen balorapena da ekimen honen helburua. Artxiboak Euskal kultur erakundean tratatuak dira, numerizatuak izan ondoren (deskribapena, dokumentazioa, datubase numerikoen sortzea eta osatzea).
2008-2015 urteen artean
- 5 fondo balorizatuak, hots orotara 1.210 ordu, 2.377 artxibo sailkatuak (bideo zati edo soinu), 3.612 lanordu eskatu dutenak
- MuCEM museoko ahozko inkestak Euskal Herrian (2008an baloratua) : 43 orduko fondoa - 1048 soinu grabaketa
- 2012az geroztik, Departamenduko programaren baitan eginak (artxibo zaharren begiratzea, numerizatzea eta baloratzea) :
- Belokeko frailetxearen artxiboak : 19 ordu - 33 bideo eta soinu
- Irulegiko irratia, Baxenabarreko euskal irratia (parte bat) : 873 ordu - 747 soinu
- Ikerzaleak elkartea – Mauleko espartingintza : 20 ordu - 21 bideo
- Filipe Oyhamburu koregrafoaren eta koru gidariaren artxiboak : 253 ordu - 528 bideo eta soinu
Gehiago jakin
- Euskal kultur erakundea - Maite Deliart (Ahozko ondarearen tratamendu artxibistikoaren eta hedatzearen arduraduna)
- MuCEM (lehengo MNATP)-eko artxibo soinudunak
- Belokeko monastegiko fondo soinuduna
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.