Hemengo musika munduaren egoera

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Errango nuke ez dela hain osasuntsu, baina uste bat baizik ez da. Egiazki ezin dut erran. Gero niretzako argi da Euskal Herritik kanpo behar dugula joan. Hori argi nuen jada Kalakan taldea sortu genuenean Paxkal Indorekin. Eta segitzen dut horrela pentsatzen. Uste dut aterabide on bat badugula kanpoan. Euskal Herrian noski badugu gure entzulego naturala, baina hemendik ere atera behar dugu, publikoa pixka bat zabaltzeko eta on egiten duelako.

Niri on egiten dit atzerriko pertsona bat entzutea nire musika gustatu zaiola erraten. Dudatzen duzu, nik behintzat dudatzen dut jende guti datorrenean zu ikustera, horregatik hemendik kanpo ateratzean, eta jendea hunkitua edo negarrez ikusten duzunean, zerbait egiten du, eta hor ez dago euskarari lotutako konturik, hor da artea, eta bada oraindik jende bat sartzen zaiona, baina haren bila joan behar da. Eta hori lana da, Oskorri, edo Kepa Junkera bezalako artistek lan egin dute hemendik kanpo eta horiek ez dira Madonatik pasa. Bai posible da. Bada gauza berriak interesatzen zaien jenderik, industriak inposatu formatutik kanpoko gauzak entzuten dutenak. Bai bada hori hartzen duen jenderik, ulertzen duena sinpleki, aurreiritzirik gabe eta gustatzen zaiona. Gure kultura itsaso horretan, tanta bat da, edo tanta bilakatu da, bai entzule batzuk galdu ditugu. Baina hori orekatuko da ez, da posible bestela. Urrunetik datorren janariarekin gertatu den bezala, alegia badela jende bat ohartu dena janari berdina hemen bertan erosten ahal dela. Emeki, gauzak aldatzen ari dira eta horretan plantatzen den jendeak gazteak dira, sinesten dutelako da. Nik ere sinesten dut. Orduan kulturalki ere orekatuko da hori." 


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:03:04

Erreferentzia: EKL-13-13

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-13

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.