Kolaborazio artistiko anitz eta oso ezberdinak

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Gauza berriak gustatzen zaizkit. Orduan zerbait agertzen denean, ahal badut egiten dut. Labèque ahizpen kontuan adibidez, kasualitatea izan zen topaketa, Boleroa grabatzen ari ginen Arte telebista katearentzat, Donibane Lohizuneko kioskoan, eta hastapenean grabazio hori ez zen heien proiektuarentzat. Hor zuzendari bat etorri zitzaigun erranez Angelura joan behar ginela Labèque Ahizpentzat grabatzera. Joan ginen, grabatu genuen eta bukatzean oraindik ez nekien norentzat aritu ginen. Urte baten buruan ohartu nintzen nor ziren. Baina atea zabalik utzi nuen, txalaparta jotzea eskatu ziguten eta egin genuen, gero beste zerbait grabatzeko erran ziguten eta hor ere egin genuen. Gero, musika uzteko puntuan egon nintzen, etxean proiektu erabat ezberdina egiteko. Baina azkenean, bi urte beranduago, Labèque ahizpak berriz etorri ziren bira bat antolatu asmoz eta hor gauzatu zen. Eta hor erabaki nuen musikari izan nahi nuela eta hasi zen guztia. Hor prest nintzen. Profesionalki azken hamarkadako nire ibilbidea hor hasi zen, erabaki nuelako buruan bueltaka nituen beste proiektu ezberdinak bazterrean uztea, alegia, etxean laborari edo turismo eragile izateko proiektua baztertzea eta musikari izatea asumitu nuen, bizitzak emandako dohaina asumitu nuen. Denentzako logikoa zen, niretzat ez ezik. Hori asumituz geroz, dena ireki da. Eta ausardia puntu hori dudalako, gauzak entseatzeko, jendearekin egoteko, gertatu dira gertatu diren guztiak, Labèque ahizpekin eta beste jende andanarekin."


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:02:35

Erreferentzia: EKL-13-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-6

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.