Elkarlanik sonatuenaz, Madonarekin izandakoaz, oroitzapenik onena

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Elkarrizketa honen haria jarraitzen badugu, gehien inpaktatu ninduena izan zen sortze prozesua ikusteak, industriak nola sortzen duen ikusgarri bat zerotik, bidea egin arte. Niretzat sortze prozesuak iraun zuen lehen hiru hilabeteak izan ziren interesgarrienak, ikustea zer ahalak diren, zer ofizio, teknikoki nola ari diren, sortzeari zer lekua uzten zaion. Adibidez ongi gogoratzen naiz dantzariei nola erraten zieten “dantzatu! egin ateratzen zaizuena” eta gero egunero dantzariak nonahi ikusten dantzan, zinez harrigarri zen. Gero itzulia bada eta hor ere ikaragarria izan da, leku anitz bisitatu ditugu, gozatu dugu benetan, baina sortze prozesuaren denbora guztian pribilegiatua sentitu naiz."


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:01:43

Erreferentzia: EKL-13-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-7

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.