Karrika edo eszena artea

Musika tresna herrikoiek, txistuak, gaitak, trikiak, zailtasunak badituzte karrikan irauteko. Alta haien egiazko lekua karrikan da eta hori landu behar da. Betti Bidartek erraten digu txistu ikasle frango izan dela, ehunka ikasle pasatu direla Baionako kontserbatoriotik. Non dira orain? Ez du nehork landu txistuaren lekua, nola hobetu, zer egin... Batzuek nahi izan dute txistua goi mailara eraman, arrunt klasikora eta... Txistuaren teknika aldatu da, txistua ere, tresna bezala, aldatu da. Sobera nahi izan da txistua karrikatik erakustokira eraman. Eta karrikako zera galdu du. Gari Mendizabal edo Ansorena bezalako batzuk badira, baina horiek kendu eta, zer eginen da? Ikusgarriak? Txistu kontzertuak? Zaila da. Ez du kentzen musikariek beren plazerrarendako ematen dituztela kontzertuak, orkestrarekin, eta publikoa ere loriatzen dela. Gainera, dena aldatzen ari da. "Denbora loriosak" ezagutu dituzte, bazutelarik 200-300 bat jende inguruan, jende guzia haien gibeletik heldu zen, aski zuten jotzea, eta denak dantzan ari ziren. Baina orain, jendea ez da gehiago musikara joaten. Ekitaldi ofizialetarik kanpo jotzen hasten direlarik, batzuetan pentsatzen dute : "Jendea trabatzen dugu ala zer?". Orduan, bai txistu, bai gaita, bai triki joleentzat, eta istante txarangentzat, hau da galdea : "Gure lekua non da ?" Pentsatu behar da non ari izan, molde desberdin batzuk asmatu... Musika tresna herrikoien egiazko lekua karrikan da eta hori anitz landu behar da.


Lekukoa(k): Marcel Haristoy, Betti Bidart

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2012-02-02

Iraupena: 0:04:05

Erreferentzia: 140-15

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV126

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-126

Gaia(k): Herriko giroa, Besta giroa, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.