Euskal nortasunaz duen definizioa

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Niretzat euskal nortasuna ezin daiteke hizkuntzara mugatu bakarrik; argi da hortik pasatzen dela baina ezin da horretara mugatu soilik, bestela ez nintzateke euskaldun sentituko eta ni hemengoa sentitzen naiz. Ez da jarrera bat, errazagoa baita hori erraitea azaltzea baino! Zergatik euskaldun sentitzen naizen? Gauza asko transmititzen direlako hizkuntzatik haratuago.

Zorigaitzez, euskaldunez eta gaskoiez osatutako familia batean handitu naiz, baina bestalde zorionekoa ni, izan ere bi erlijio ziren, sentsibilitate politiko oso ezberdinak ere eta bi nazio eragin kulturala ezberdinak. Kultura frantsesa eta espainolak ziren eta pertsonalki hori aberasgarri izan dela uste dut. Hizkuntza ez dut nireganatu izan ere aitak eta amak frantsesez ezagutu zuten elkar, garaian Ferry lege pean bizi ziren, hau da haurrei, etxetik kanpo, euskaraz edo bearnesez hitz-egitea debekatzen zieten lege pean. Elkar ezagutu zutelarik, ama euskaraz eta aita bearnesez ari ziren, eta bien artean frantsesez hasi ziren. Eskolan euskara ikasteko paradarik ez zuten haurren belaunaldikoa naiz, baina kultura mailan utzi didaten guztia ikustean, hizkuntzatik harago zerbait pasatzen dela ondorioztatzera behartua naiz. Adibidez, azentu bat dudala ohartuko zinen, nahiz eta hogeita hamabost urte pasa ditudan Euskal Herritik urrundua. Eta azentu hori nire ama Xiberotarrari zor diot; ziur naiz askoz euskaldunagoa naizela bearnesa baino, izan ere nire familian neskak ziren gehienak eta emakumeek gizonezkoak baino garrantzia handiagoa zuten. Bestalde, ez ditut hemen aipatuko beste ohitura guztiak, gizarte bat osatzen dituzten beste usaiak, kantuak, dantzak, edota arbasoen omentzeko kultuak. Ahozkotasunaz mintza gaitezke ere; frantses zibilizazioa idatzizkoa da, hemen ahozkotasuna da nagusi eta horrek pisu handia eduki du lan ibilbidean, hitz egiten gustuko izatea eta gauzak komunikatzen jakitea. Hemen zerbait naturala dirudi baina ohartu naiz ez dela batere arrunta Orsay bezalako museo handi batean adibidez."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:04:02

Erreferentzia: EKL-18-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-4

Gaia(k): Euskal nortasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.