Museoen eskaintza Euskal Herrian

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Eskaintza ainitzez zabalagoa da hego Euskal Herrian, argi da, Espainiako historia hurbilari zor diogu hori. Azken hiru hamarkadetan, garapen harrigarria ezagutu du Espainiak, eta horrek ekarri du museo gehienak berriak direla han. Frantziar estatukoek ehun eta berrogeita hamar urte dituzte. Errazago da baliabide berriak edukitzea zaharrak baino, edozein arloan. Hegoaldearekin lanean ari gara, ni pertsonalki ez naiz hasi oraindik baina badakite asmoa badudala eta eginen dudala, bai museo etnografikoekin, gure lankide naturalekin alegia baina baita ere arte garaikidean ari direnekin. Euskal Erakustokiaren araudietan lotura handia dago arte garaikidearekin, xantza bat da. 1922an, sortzaileek ideia bitxia bezain bikaina ukan zuten, museoa bizirik mantentzeko, artistak bizirik sarrarazi zituzten, edozein arte motako artistak izanik ere eta nik ildo berdinean jarraitzeko asmoa dut. Biziki inportantea da gauzak bizirik sarraraztea museoan, baldintza hoberenetan sartzeko bidea da. Artistez hitz egitean, niretzat inportantea da horiek dituzten euskal ezaugarriak atzematea, Frantziako beste artistengandik zerk bereizten dituen ikustea. Oneski, Frantzian edo Espainian artistak nola formatzen diren ikusirik, ez dakit lortuko dudan bereizketa hori. Aldiz, garenaz, zerbait adierazteko duen jenderik badagoela ziur naiz, euskaldunak izan ala ez gainera."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:03:09

Erreferentzia: EKL-18-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-6

Gaia(k): Kultura, Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.