Barkoxe inguruan ehizatzen diren txoriak: usoak, oilagorrak eta istingorrak

Lekukoa(k): Battitta Sagardoi

Txorien izenak esaten jarraitzen dute, ehizakoak direnak, bereziki. Usoen artean, urzoa, urzo ttipia, urzapala... Barkoxe inguruan bada urhoilorik. Itsasoko hegaztirik ez, ordea. Ongi ezagutzen duten beste bat, azeia da (oilagorra). Oilagorrak badu luma tipi eta gogor bat, hegalen azpian, margotzeko erabiltzen dena. Azeiaren antzeko beste bat, bekaxina da. Larrazkenean azaltzen da eta ez da bortuetan ikusten, behe aldean baizik ez.


Lekukoa(k): Battitta Sagardoi

Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Bilduma: Iparraldeko ahotsak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Ahotsak.eus

Data: 2008-03-21

Iraupena: 0:03:25

Erreferentzia: BAR-001-8

Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: BAR-001-8

Gaia(k): Errekako arrantza eta ihiza, Fauna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.