Argazkilari izan nahi

Lekukoa(k): Polo Garat

"Izan da momentu erabakigarri bat; Oloroeko kolegioan nintzenean, laugarrenean, apezek, ikusentzunezkoen ezagutzeko aste bat proposatu ziguten zeinean argazkilaritza edo bideoaren artean hautatzeko galdegin ziguten. Hor, ikasgelatik at, argazki makina eskutan topatu nintzen. Atera berri zen Canon AE1 tresna eta errebelazioa hor ukan nuen. Herrian pasa genuen eguna argazkiak hartzen eta ondoren garatu genituen. Aurretik gogoetatxo bat ukan genuen argazkiak nolanahika ez ateratzeko eta horrela ezagutu nuen lanbidea. Agian horren alde mekanikoak ere erakarri ninduen nonbait izan ere mekanizient semea naiz eta mekanika ederrak gustoko ditut biziki; orduan argazki tresna esku artean, nahi nuen guztia egiteko mekanika polita baten aurrean nintzela pentsatu nuen. Eta halaxet izan da anitzetan, bizitzeko, bidaiatzeko, jendea ezagutzeko askatasun handia eman dit, biziki gauza gutti egin dut gogoz kontra. Hastapen-hastapenean agian, argazkilari gazte zarenean eskaera batzuk erdi inposatzen dizkizute, baina denborarekin, gustora egiten den lana da, merkataritza alderaino. Horrek nire argazki pertsonala garatzen lagundu nau bide batez. 13 urte nituen argazkilari izan nahi nuela ohartu nintzenean baina berehala jakin nuen ez nituela ezkontza edo kiroletako argazkiak egin nahi; garai hartan jada kolegioaren ondoan lapurtzen ohi nituen aldizkarietan agertzeko argazkiak sortu nahi nituela argi nuen. Hilabatero, Zoom edo Photo aldizkariak ateratzea goaitatzen nuen, argazkilari libre eta konplexurik gabekoen lanak ikusten nituela iruditzen zitzaidan."


Lekukoa(k): Polo Garat

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-03-08

Iraupena: 0:02:35

Erreferentzia: EKL-17-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-17-3

Gaia(k): Argazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.