Joseba Sarrionaindia
"Gutunezko harreman bat genuen e-postaz Joseba Sarrionaindiarekin Hasier Etxeberriaren bidez, garai hartan inork ez baitzekien non zegoen. Gero, Kuban zegoela ulertu dut, bizi berri bat egiten zuela han, baina besterik ez dakit. Pertsona biziki diskretua da...Haren poesiak hunkitzen nau. Egun batez, hurbilagotik interesatuko natzaio agian. Noizbait, zerbait itzultzekotan, hori izango da. « Moroak gara behe laino artean? » izeneko liburu izugarria idatzi du ere, baina 700 orri ditu! Inoiz ezingo dut hori guztia itzuli! Bere ibilbidea aldiz sinestezina da, eleberritako istorioa. Bestetik, biziki elkarrizketa luzea ukan genuen e-postaz bortizkeriaz, gaur salatzen duenaz. Ez nuen hiltzaile batekin hitz egiteko gogorik, beraz zuzenean galdegin nion norbait hil zuenez noizbait. Gero, elkarrizketa hori “Les Inrockuptibles » aldizkarian argitaratu zuten eta euskal aldizkari batean ere".
Lekukoa(k): Marie Darrieussecq
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2018-07-19
Iraupena: 0:01:14
Erreferentzia: EKL-7-13
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-13
Gaia(k): Literatura eta irakurzaletasuna
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.