SOKA, euskal dantzaren urratsetan
Artxibo-funtsa: Euskal kultur erakundeko artxiboak
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" Euskal kultur erakundeak 2015ean estreinatu multimedia erakusketa baten izenburua da. Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia-Saint Sébastien 2016 Fundazioaren partaidetzarekin ekoiztu da.
Euskal dantza hobeki ezagutaraztea zuen helburu, publiko zabalari batez ere. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak.
Azpimarratzekoa da bestalde, EKE-k eraman "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren karietara euskal dantzaren inguruko anitz lekukotasun grabatuak izan direla eta horien zati frango ikusgai izanen direla erakusketan.
Bestalde elkarrizketa osagarriak egin ditu ere EKE-k. Iparraldean egindakoak hemen agertzen dira.
Grabaketak
# | Erref. | Herria | Pasarteak | |
---|---|---|---|---|
1 | EKE-1 - Pascale Lazkano | Senpere | 2 | |
2 | EKE-3 - Thierry Malandain | Biarritz | 2 | |
3 | EKE-4 - Christian Larralde | Donibane Lohizune | 2 |
Bildumaren estatistikak
Zenbat lekuko:
3Zenbat oren:
0Zenbat pasarte:
6Soinu/bideoak sarean:
9