Antton Larrandabururen ibilbidea

Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

"Xiberotar kantari familia bateko seme naiz eta betidanik izan dut kantu tradizionala belarrietan; ber momentuan ttipitatik entzuten nituen etxean aitaren gustuko musikak, rocka bereziki, ondorioz rock mundua ere betidanik ezagutu dut, Boston edo Led Zeppelin bezalako musika taldeak besteak beste. Hamabost urtetan gitarran hasi nintzen eta urte bat beranduago lehen taldea sortu genuen Hazparneko lagun batzuekin. Talde ezberdinen bertsio batzuk egiten genituen eta pixkanaka konposaketa batzuk hasi ginen sartzen. Bi urte beranduago Tumatx izeneko taldea sortu genuen, Ximun, Bastien eta Adrien lagunekin eta hor hasi ginen kontzertuak ematen. Hegoaldean ere talde ospetsu baten lehen partea egin genuen eta sartu genituen gure konposaketak. Gero Adrien laguna Zeelanda Berrira joan zen lan egitera eta taldea bertan utzi genuen. Orain dela bizpahiru urte sortu genuen Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak proiektua Antton, Benjamin eta Miguelekin, eta hor gure konposaketak baizik ez ditugu egiten. Grabatu ditugu bi disko 2018an eta 2019an eta geroztik ari gira eskuin eta ezker partekatzen. Folk-rock moduko kantak ematen ditugu batez ere eta plazera hartzen dugu."


Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-10-13

Iraupena: 0:02:07

Erreferentzia: EKL-19-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-19-1

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.