Nola dago euskal musikagintza?

Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

"Badok atarian, zeinean gaurko eta aspaldiko taldeak ikusten diren, hemengoak zein hegoaldekoak, ikus dezakezu hemengo taldeen kopurua zein dibertsifikazioa eta ohartzen zara benetan musikagintza bizirik dagoela eta estilo ezberdinekoa dela, berritzen dela etengabean, gure musika ez dela hila. Iparraldean ere zinez gauza onak egiten dira, berriz aipatuko dut Willis Drumond taldea baina Euskal Herri osoan eta hemendik kanpo duen arrakasta ikusteak benetan on egiten du, frogatzen du gauzak egiten ahal direla euskaraz. Euskal Herria osoan zinez gauza onak egiten dira. Adibidez Alpeetan egon naiz udan eta hango biztanle batekin hitz egitean, Berri Txarrak taldea ezagutzen zuela erran dit. Hor ere ohartzen zara, nahiz eta hizkuntza gutxitua izan, hemengo musikak kilometro asko egiten dituela Alpeetako jendearen belarritaraino iristeko, musikak badu podere hori."


Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-10-13

Iraupena: 0:02:33

Erreferentzia: EKL-19-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-19-11

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.