Baionatik irtendako barkua Hego Ameriketako kostaldean urperatu

Lekukoa(k): Piarres Xarriton

'Katxo' ezizeneko hazparnetar baten bertso batzuk oso famatuak egin ziren. Kontatzen zuen Baionatik irten eta Pasaian hainbat bidaiari hartutako barkua nola hondoratu zen 1842an Hego Ameriketako kostaldean, 270 pertsona itoz. Barku horretan zihoazen senar-emazte gazte batzuen istorioa. Senarra ito zen eta alarguna ezbehar horretatik bizirik irtendako gizon batekin ezkondu zen. Xehetasun ugari aferaz. Senarra hegoaldekoa zen eta Lujanbio zuen abizena. Baliteke Maialen bertsolariaren senidea izatea. 'Galerianoren kanta' Bordaxurirena dela esan ohi da, baina beraren ustez bertso horiek ere Katxorenak dira.


Lekukoa(k): Piarres Xarriton

Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Bilduma: Iparraldeko ahotsak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2010-01-25

Iraupena: 0:04:37

Erreferentzia: HAZ-001-16

Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: HAZ-001-16

Gaia(k): Anekdotak, kontakizunak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.