Nongoa zara?

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Niretzat beti da galdera deserosoa bereziki jendeak erantzun bat espero duelako eta nik ez daukadalako erantzun sinple bat galdera horri, nahiz eta galdera biziki sinplea den. Orduan, momentuaren arabera erantzungo dut gauza bat edo bestea eta denbora gehiago izanez gero, saiatzen naiz esplikatzen nire ibilbidea zein den. Gainera uste dut ez dugula asko gogoetatzen horren inguran zeren batzuetan erantzuten dut Hendaiakoa eta Lesakakoa naizela eta jendeak begiratzen zaitu aurpegi batekin erranez bat aukeratu behar duzula eta niretzat ez du zentzurik bat aukeratzeak biek esplikatzen dutelako nor naizen. Orduan niretzat Hendaiakoa eta Lesakakoa naiz eta nahiko nuke posible izatea hori erantzutea."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:01:04

Erreferentzia: EKL-16-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-8

Gaia(k): Kazetaria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.