Eskolan, euskaldun izateagatik baztertuak

Lekukoa(k): Extefana Irastorza

Ez du eskolako oroitzapen onik. Hasteko, eskolako bidean Hendaiako arma fabrika ondotik pasa behar izaten zuen, eta fabrika parera heltzean entzuten zituen tiroek ohartarazten zuten eskolara hurbiltzen ari zela. Gainera, eskolan frantsesez egiten zen eta ezin zen, noski, euskaraz egin. Irakurtzen eta kontatzen azkar ikasi zuen Extefanak, baina, gramatikarekin eta idazlanekin ez zen ongi moldatzen. Horren ondorioz diskriminatuta sentitu izan ziren, Extefana eta bere gisakoak, baserritarrak, euskaldunak, ez baitziren besteak bezain ongi jantziak, beste hizkuntza bat baitzerabilten eta gogoan du nola kaleko neska batzuk ez zuten haiekin jolastu nahi izaten. Eta horrek zer pentsatua ematen zion. Katixima, eskola ez bezala, euskaraz egin zuten Hendaian.


Lekukoa(k): Extefana Irastorza

Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Bilduma: Iparraldeko ahotsak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2009-11-09

Iraupena: 0:04:00

Erreferentzia: HEN-001-7

Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: HEN-001-7

Gaia(k): Eskola, Euskararen egoera


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.