BER-05 - Joseph Jaureguiber

Lekukoa(k): Joseph Jaureguiber

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Joseph Jaureguiberren bilduma aberatsa da: Etnologia museoan artxibatuak diren argizarizko zilindroetan grabatu kantu pasarteek - entzungai diren behereko zerrendako lehen 22 pasarteak, hots 45 kantu zati -, 40:37 minutu irauten dute orotara. Eta Humboldt Unibertsitatean Lautarchiv-eko disko gramafonikoetan direnak, 23:14 minutu, narrazio eta kantuz osatuak (4 kanturen bertsio kantatua eta irakurriak, eliz-kantu bat, 2 pastoralen 3 zati, 2 leienden 3 zati, eta elkarrizketa libre bat Antoine Suhas lapurtarrarekin "Jaun-andreen arteko mokokaldia"). Zuberotarraren izen-abizena desberdinki idatzia da: Josephe Jaurèguibert, Jauréguiber, Jaureguiber, Jaurès-Guibert.

Oroitaraz dezagun nun eta noiz grabatua izan den Joseph Jaureguiber. Humboldt Unibertsitateko artxiboetan idatzia da Merseburg-en grabatua izan dela 1916ko martxoaren 20ean eta 22an, eta Stolberg-en 1917ko irailaren 30ean. Etnologia Museoko artxiboetan aurkitzen den informazioetan (datarik ez da zehaztua), Chemnitz preso-esparruan "Lili bat ikusi dut" kantatu du Antoine eta Jean-Baptiste Suhas anaiekin, eta beste grabaketak Rottleberode lan komandoan (Südharz herriko auzo bat, Stolberg-etik hurbil, Saxe-Anhalten) iragan dira, beti 2 arrangoiztar anaiekin.

Oharra: grabaketa datari buruz, fitxa honek egun bakar bat baizik zehazteko aukera eskaintzen digu. Stolbergeko grabaketa eguna, 1917-09-30, hautatua izan da. Data zuzena aurkituko duzue Berlingo erakundeen katalogoetan, pasarte bakoitzeko kanpo loturan klikatuz. Halaber, Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodeari buruz: fitxa mota honetan ezin izan ditugu denak zerrendatu, pasarte bakoitzean ongi zehaztua dago.


Hizkuntza: Euskara

Euskalkia: Zuberotarra

Artxibo-funtsa(k): Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania)

Bilduma: Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)

Elkarrizketatzailea(k): Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel, Georg Schünemann

Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodea : PK 495-508, 1085--

Grabaketa herria: Larraine

Data: 1917-09-30

Iraupena: 1:03:51

Media mota: Audioa


Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 "Nahi balin bagira" kantua 0:01:54
2 "Lili bat ikusi dut" kantua 0:02:06
3 "Hots! Aingürieki" - "Gaztetarzünak erabilten nai" 0:01:56
4 "Prima eijerra" - "Agot artzainaren kantoriak" 0:01:54
5 "Hazparneko koblak" 0:01:52
6 "Ahaide zahar huntan" 0:01:41
7 "Santa Graziko kantoriak" - "Txori kantazalia" 0:01:40
8 "Gizon bainiz" - "Karrikarten kantoriak" - "Zü zira zü" 0:01:54
9 "Lau korteliar gazte" - "Bihotzetik minez nago" - "Amodiozko begi xarmantak" 0:01:37
10 "Abentuko gaietan" - "Bortian Ahüzki" - "Adios ene maitia" 0:01:59
11 "Hirigoyenen kantuak” - "Ligets-en kantoriak" - "Ürzo lüma gris" 0:01:54
12 "Goizian goizik jaiki nindüzün" - "Jente hunak" 0:02:00
13 "Üharte jauregian" - "Maiatzian eder da" 0:01:38
14 "Couplet des repasseurs" - "Espil Mendibilen kantoria" - "Gaztalondoko kantoria" 0:01:49
15 "Lürrian belhar eta" - "Nahi balin bagira" 0:01:56
16 "Mendian zoinen eder" - "Lakarriko kantoria" - "Azkünen kantoria" 0:01:48
17 "Espusa-espusen kantoria" - "Atharratze jauregian" - "Belhaude bortietan" 0:01:53
18 "Iratiko oihanen kantoriak" 0:01:55
19 "Adios izar ederra" 0:01:46
20 "Ziburutik Sarara" - "Amodio ohore" 0:01:45
21 "Oilanda gazte" - "Donostiako hirur damatxo - Dira, dira" 0:01:50
22 "Emaztea eder hartzen dien gizonak" - "Partitzeko tenoria" 0:01:50
23 "Buhamen feirak" 0:00:00
24 "Zü zira zü" 0:01:44
25 "Zü zira zü" kantuaren bertsio irakurtua 0:00:43
26 "Goizian goizik jeiki nündüzün" : bertsio irakurtua 0:00:53
27 "Goizian goizik jaiki nündüzün" kantua (1) 0:01:20
28 "Goizian goizik" kantua (2) 0:00:32
29 Arrolanen haurtzaroa (I) 0:01:54
30 Arrolanen haurtzaroa (II) 0:02:20
31 "Juif errant-en pasajia" 0:03:45
32 "Argizale ederra" kantua 0:01:22
33 "Argizale ederra" kantuaren bertsio irakurtua 0:00:38
34 "Aymunen lau semeak" pastoralaren zatia 0:01:52
35 Jaun-andreen arteko mokokaldia 0:02:06
36 "Robert le diable" pastoralaren kopla bat 0:00:26
37 "Robert le diable" pastoralaren estrofa bat 0:00:39
38 "Otxalde eta Etxahun" kantua 0:00:53
39 "Otxalde eta Etxahun" kantuaren bertsio irakurtua 0:02:07

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Sammlung Phonographische Kommission VII WS 238, Ethnologisches Museum, Staatliche Museen zu Berlin-PreuBischer Kulturbesitz / © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin

Euskaldun honen grabaketak Alemaniako bi erakundetan artxibatuak dira: argizarizko zilindroak Berlingo Etnologia Museoan, eta disko gramafonikoak Humboldt Unibertsitatean. Hots, kasuaren arabera, bi jabego ezberdin baditu. Humboldt Unibertsitateko artxiboen eskubideak zainduak dira. Kontsultagarri dira Euskal kultur erakundeko egoitzan (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera). Etnologia Museoak artxiboen soinuak eta dokumentuen irudi numerikoak mintzoak gunean zintzilikatzea baimendu digu, eta horretarako zinez eskertu nahi dugu.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.