Bitartekaritza lana garatu nahian

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Uste dut lan hori beharrezkoa dela, ez baita aski antzerki lan baten ikustera joatea, beharrezkoa da ere preseski antzerki horren lanketa gelan egitea, aitzin edo ondotik. Ikasle, ikusle, antzerkilari edo artisten arteko topaketa batek oihartzun handiagoa izanen du ikasgelan lan hori egiten bada. Eta hau da Axuten dugun helburuetariko bat preseski, lanketa hori eramatea eta irakasleei tresna bat eskaintzea, txosten pedagogiko bat alegia. Zaldi Urdina obra berriaren inguruan prestatu dugu jada txosten pedagogiko hori; irakasleek webgunean eskuragarri du, antzezlana ikusi aitzin edo ondoren, gelan ikasleekin landu nahi badu. Txostenean hainbat material ezberdin izanen dira, bertsoak, artikuluak, testuak, erreportariak, filmak etabar, antzerkian agertzen den gaiaren inguruan. Manera bat da haurrekin gaia lantzeko baina harago ere joan daiteke, antzerkilariekin, idazleekin topaketa bat antolatuz, errepika baten ikustera joanez, gogoeta bat eramanez, …

Nik, sail horretan, irakasle gisa hutsune bat, eskasia bat sentitzen nuen euskaraz. Frantsesezko antzezlanetan materiala anitz topa daiteke baina euskaraz gutxi edo batere ez eta hori funtsezkoa da; nahi badugu gaia landu, tresnak eskaini behar zaizkie irakasle zein ikasleei. Beraz gure arlo nagusietariko bat izanen da hau."  


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:55

Erreferentzia: EKL-12-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-7

Gaia(k): Hezkuntza, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.