Mailux Çaldumbide

Sorturtea: 1948

Afiliazio herria: Angelu

Mailux Dupérou, Donibane Lohizunen sortua da 1948ko abuztuaren 27an, Fargeot auzoan, 4 haurrideko familia batean. Gurasoek aitaren ondoriotasunez ukan janari saltegi bat atxikitzen zuten.

Mailux herriko San Josep eskolan eskolatua izan da (1952-1965), gero Baionan Lachepaillet zentroan (1965-1966 - irakasle-hezitzaile lehiaketaren prestakuntza). Ikasketak Pauen segitu ondoan 5 urtez (1966-1971), irakasle-hezitzaile eta hezitzaile berezituren diplomak lortu ditu. Garai horretan, Montessori pedagogiaz ere formakuntza eginen du.

1971n, Gilen Çaldumbidekin ezkondu eta, Lurdesera doa lan egitera 1973ko ekaina arte. Baionako “Sauvegarde de l’Enfance” egituran ari izana da 1973ko irailatik 1976a arte -Jokin bigarren semea sortu arte (lehena, Iñaki, 1973 sortua da)-. 1978tik 1993ra, Kanboko Francessenia mediku-hezkuntza institutuan egona da, lehenik zerbitzu-buru, gero zuzendari. Bere ibilbide profesionala bururatu du Baionako “Mission locale”-n (1994-2009).

Mailux Çaldumbide inplikatu da bestalde ainitz ikastoletan, bereziki pedagogia mailan, semeak eskolatuak ziren ikastoletan (Baionako Saint-Amand ikastola, Kanboko Xalbador ikastegia), bainan ere 1970 hamarkadaren hondarretik goiti Seaska federazioko bulegoan. Seaskako lehendakari izan da 1983tik 1985ra.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 310 310 - Mailux Çaldumbide 2017-12-20 1:16:16 Angelu Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Donibane Lohizuneko Fargeot auzoa 0:16:47
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.