Angel Aintziburu

Sorturtea: 1930

Heriotze urtea: 2019

Angel Aintziburu 1930ko uztailaren 3an sortua da Luzaide Buruxurienean, 8 haurrideko familia batean. 3 anai Ameriketara joan dira. Angelek nahiago izan du herrian gelditu: Luzaiden arrunt finkatu aitzin, lan egin du aizkolari gisa Biarnoan eta Donibane Garazin. 

Sortetxeko etxaldearen segida harturik laborari izan da, hazle (behi eta xerri), garraiolari, ostatuko jabe eta kontrabandista.

1954an ezkondu da eta 5 haur ukan ditu. Emazteak ile-apaintzaile ofizioz bestalde bere senarra laguntzen zuen. 1965an eraiki etxean bizi dira, lehen edantegi zena.

Erretretan denetik Angelek sorterriko eta Nafarroako historia zilatzen du (2 liburu idatzi ditu: Luzaiden gaindi I eta II).

Autodidakta jakintsuna, kronikalari euskal prentsan, ohorezko euskaltzain, Angel Aintziburu zendu da 2019ko martxoaren 5ean.

 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 82 82 - Angel Aintziburu 2010-04-20 2:39:22 Arnegi Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Angel Aintziburu: aurkezpena 0:00:38
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.