Lesakan sortua 1915ean. Espainiako Gerlan soldadu ibili ondoan, ihes egin zuen Lapurdira. Urruñako senide batzuen etxean egon ondoan, Landetara joan zen oihanetan lanean aritzera. Bertan hainbat errefuxiatu aurkitu zituen. Bigarren Mundu Gerlan, Bankako eta Urepelgo oihanetan aritu zen ikazkin lanetan. Urepele Etxemendian ezkondurik, laborantxaz eta kontrabandaz eraman du bizia. Ikazkin bezala ezaguna izan da beti.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | MER-003 | Manuel Alzugaray ikazkina | 1989-07-20 | 1:21:36 | Urepele | Mikel Erramouspé | |
2 | URE-001 | URE-001 - Manuel Alzugaray | 2009-11-10 | 2:00:00 | Urepele | Xan Aire |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Manuel Alzugaray ikazkina: txondorraren teknika | 0:13:00 |
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.