-
|
- Euskara
Amélie Lekumberry
1935
Afiliazio herria:
Ortzaize
Amélie Aguerre, Lekumberry ezkondurik, 1935ean sortu da Ortzaizen, Estatu Batuetatik itzuli eta Erramun haren aitak bederatzi urte lehenago eraiki Lakaburua etxean, Laka errekaren bazterrean (Ihordoki auzotegia).
Gahardou auzotegian kokatu Mokartia etxean sortua zen Erramun Aguerre eta Hortza burguko auzotegian zen Kauterainia jatetxeko Kattalin Bordaren alaba bakarra herriko eskola pribatuan (1941-1949) eta publikoan (1949-1950) biltzen da zertifikata 1950ean lortzeko.
Ondotik Donibane Garaziko Argizabal menaiu zentrora doa, hilabetean aste batez, hiru urtez (1950-1953), denbora gaineratikoa etxean iraganez eta « sasoiak eginez ». Alabaina, sasoi andana bat egiten du 1950 eta 1967 artean: 1950ean lehena, Kauterainia jatetxean izeba eta amaren amarekin, Changala jatetxean ondoko hamahiruak bertan ezkondua baita Jeanne bere amaren beste ahizpa eta, azkenak Lurdesen.
Pierre Lekumberryrekin 1967an ezkondu eta bi seme sortuko zaizkie 1968an (Ramuntxo) eta 1971n (Étienne). Ezkondu ondotik, (haren aitak 1960 hamarkadaren hastapenean plantatu akanpalekua eta 1982tik aitzina arrotz logela bilakatu) Lakaburuan eta bere aitak 1931n erosi zuen laborantza bordaldean du gehien bat lan egiten. Azken hau Amélie eta Pierrek 1971tik landa ustiatzen dute, etxaldeko diru sarrerei landetxekoak (1973-1974) eta kanpalekukoak (1982) gehitzeko.
1990 hamarkadaren bukaeran hartu du erretreta Améliek.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 344 | 344 - Amélie Lekumberry - Pierre (Piarre) Lekumberry | 2019 | 1:07:01 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Amélie Lekumberry: Lakaburua sortetxeko familia | 0:02:19 | |
| 2 | Amélie-ren aita, Erramun Aguerre (1892-1985) | 0:03:10 | |
| 3 | Amélie-ren ama, Kattalin Borda (1905-1991) | 0:04:01 | |
| 4 | Elkarren ezagutza eta ezkontza | 0:09:38 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Amerikanoaren itzultzea (1966) | 0:02:49 | |
| 2 | Ortzaiztarrak mintzo | 1:01:12 | |
| 3 | Lakaburuko Kattalin eta Erramun | 0:05:12 |