-
|
- Euskara
Angèle Echeverz
1939
Afiliazio herria:
Arrosa
Angèle Echeverz, Arrosako Beskola auzotegiko Atexenian sortu da 1939ko maiatzaren 9an eta bost haurrideko (mutiko bakar batekin, bigarrena) laugarrena da. Haurrak eskolan ibiltzeari atxikiak ziren laborariak zituen haren gurasoek.
Zertifikata lortu arte herriko eskola publikoan ibili da Angèle (1944-1953). Ondotik, serorek kudeatzen zuten herriko menaiu zentroan egon da (1953-1956) josgintza eta sukaldaritza klaseez gain, laborantzakoak ere (herrian sortu eta Maulen irakasle zen Riouspeyrous apeza bere oren libreetan etortzen baitzen) segitzeko. Horri esker, laborantzako lanbide gaitasun agiria (CAP/LGA) lortu du.
1957tik aitzina, familiako etxaldean lan egiten du Angèlek bertan 1962an, betirako plantatzeko bere amaren herio goiztiarra gertatzean (49 urte zituen eta Angèlek 22).
1963ko urtarrilean Miguel Echeverzekin ezkondu eta elkarrekin hamar haur ukanen dituzte: (1964, 1965, 1966, 1969, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976 eta 1979an).
49 urtetan alargundurik (haren haur gazteenak 9 urte ditu), Angèlek buru belarri jarduten du, gaur egun, haren aburuz, biziki ongi inguratzen duen familia hazteko. Alarguntzean, beste emazte alargun batzuekin laborantzako ordezkoen atzemateko zerbitzua plantan ezartzean parte hartzen du (1990 hamarkadako hastapenean).
Atexenian biziki uros bizi da Angèle, nehork ez duelarik familako etxaldeko segidarik hartu.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 376 | 376 - Angèle Echeverz | 2021 | 1:09:58 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Angèle Echeverz: aurkezpena | 0:02:14 | |
| 2 | Arrosako eskola publikoan (1944-1953) | 0:08:51 | |
| 3 | Ezkontza. Familia handi bateko ama. | 0:06:16 | |
| 4 | Laborantzako zerbitzu alternatiboak (1992) | 0:04:10 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Beskolatik herriko eskolara(1944-1953) | 0:04:43 | |
| 2 | Bizitzen ikasia (1963-1992) | 0:05:24 |