Joaquin Arizaga

Sorturtea: 1929

Heriotze urtea: 2013

Afiliazio herria: Biriatu

Hendaian sortua, Biriatun bizi. Gerra Zibileko errefuxiatuak zituen gurasoak, gipuzkoarrak biak. Baina Joaquin emazte biriatuar batek hazi du. Aitaren historia berriki jakina du: Francoren aurka borrokatu ondoan, Bordelera, Frantziara, errefuxiatu zen. Hor, erresistentzian sartu, eta Alemanen aurkako erasoetan parte hartu zuen. Baina norbaitek salatu, eta preso eraman zuten, eta han hil zen. Ama, berriz, Donostian egon zen denbora guzia. Bigarren Munduko oroitzapen propioak ere baditu Joaquinek, baita kontrabandakoak ere. Pilotazalea da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 BTU-003 BTU-003 - Joaquin Arizaga 2010-03-09 1:06:00 Biriatu Xan Aire

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.