Joseph (Ttotte) Arretche

Sorturtea: 1925

Heriotze urtea: 2018

Afiliazio herria: Ezterenzubi

Joseph izengoitiz Ttotte Arretche Ezterenzubiko Ddobleenea etxean sortu zen 1925eko ekainaren 6an, bost haurrideko familia batean. Horietarik hiru (bera barne) Estatu Batuetara joan ziren lan egitera. 1939-1945eko gerla denboran, bere aitak jendea muga zeharkatzen lagundu zuen. Alemanek preso hartu zuten eta ez zen sekula itzuli.

1950 urte inguruan, garai hartako gazte anitz bezala, Ttotte Ipar Ameriketara joan zen lan bila. Handik 20 urteren buruan behin betiko itzuli zen familiako etxaldearen segida hartzeko. Laborantzaz eta kontrabandaz bizi izan zen, zahar etxean sartu zen arte.

Bost haur ukan zituen, horietarik hiru Estatu Batuetan sortuak. Alabaina, 1963an, Ttotte Euskal Herrira itzuli zen ezkontzeko eta bere emaztearekin Estatu Batuetara berriz itzuli zen. Biak zahar etxe berean ezarriak izan zirelarik, semeak hartu zuen etxaldearen segida.

Ttotte Arretcheren emaztea, grabatu eta aste bakan batzuen buruan hil zen (2010). Totte bera, 2018ko abenduaren 10ean zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 81 81 - Joseph (Ttotte) Arretche 2010-04-20 1:03:24 Ezterenzubi Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.