Jexus Arzallus

Sorturtea: 1954

Afiliazio herria: Biriatu

Jexus Arzallus 1954an sortu zen Gipuzkoako Goiatz herrian. 1964ean Goiatz eta Bidania herriak elkartu ziren Bidania-Goiatz izeneko herri berria osatuz. 10 haur ziren familian.

6 eta 12 urte artean herriko eskola publikoan ikasi zuen (1960-1966) eta ondotik baserrian laguntzen ari izan zen (1966-1970), eta gero Billabonara joan zen tornulari lanetara. Lanbidean sartzearekin batera piztu zitzaizkion langile kontzientzia eta euskal nortasuna.

Soldaduskarekin (1976-1977) etapa berri bat hasi zuen: familia Anoetara jaitsi zen bizitzera, eta testuinguru politikoak bera Ipar Euskal Herrira ihes egitera behartu zuen 1978an.

Eraikuntzan aritu zen lanean kasik 8 urtez (1979-1986) eta ondotik Donibane Lohizuneko Jaldai eremuko Cegasa enpresan biltegizain ibili zen(1987-2007).

Jexus Arzallusek hiru haur ditu, 1982, 1983 eta 1990ean sortuak. Bertsozaletasuna transmititu zien (Amets semea, Euskal Herriko txapeldun izan zen 2013an).

Jexus 18-19 urte inguruan hasi zen bertsogintzan lagunekin. Bertsogintza bortxaz gelditu behar izan zuen ordea (soldaduska, Ipar Euskal Herrirako ihesaldia). 1980kadan berriz ekin zion eta lehiaketa zenbait irabazi ere: Lapurdiko txapeldun (1987) eta Nafarroako txapeldun (1996) izan zen.

1986tik aurrera bertso eskolak sortzen aritu zen. Halaber, Bertsolarien Lagunak elkarteko lehendakari izan zen. Azkenik, bertso Uda Lekuen sortzaileetako bat izan zen Kepa Muruarekin batera.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 252 252 - Jexus Arzallus 2015-11-26 1:33:04 Biriatu Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.