-
|
- Euskara
Michel Aurnague
1963
Afiliazio herria:
Uharte Garazi
Michel Aurnague 1963ko martxoaren 18an sortua da, Baigorrin. 3 urte zituelarik, familia Uharte-Garazira bizitzera joan zen. Gazte denbora han iragan zuen. Eskola publikoan ikasi zuen, gero Donibane Garaziko Zitadela kolegioan, eta Baionako René Cassin lizeoan baxoa erdietsi. Goi mailako ikasketak egin zituen Bordelen eta Tolosa Okzitanian, non, informatika linguistika tesia aurkeztu baitzuen, 1991n. Urte berean, Ikerketa Zientifikoaren Nazio Zentroan (CNRS) sartu zen. Geroztik, frantsesari eta euskarari buruzko semantika lanak eramaten ditu: CLLE-ERSS (Kognizioa, Hizkuntza, Mintzairak, Ergonomia), Toulouse-Le Mirail - Jean Jaurès Unibertsitatean. Michel Aurnague 10 urteetan hasi zen dantza eta txistua ikasten. 12 urteetan, bere herriko kabalkadan eta Garaztarrak taldean sartu zen (Donibane Garazi). Han parte hartu zuen, 1975etik 1995era (1982 eta 1987 artean, Etorki eta gero Oldarra Euskal Balleta eta Koruetako kide ere izan zen). Bere familiak soinulari familia batzuekin (Bentaberry, Bourdette, etab.) zituen loturez baliaturik, 1978 eta 1983 urteen artean, lekuan lekuko inkesta bat eraman zuen, Garaziko musikari eta dantza-maisuei, kabalkadei, galarrotsei eta dantza jauziei buruz zuzendua. Hainbat koreografia egokitze eta sorkuntza abiarazi ere zituen (Garaztarrak taldearentzat: 1981-1991; Etorki: 1984; Kontrapasak: 2001). Hainbat egitasmotan parte hartu du, bai taula gainekoak, bai diskoak (Enrike Zelaia Baxe Nabarra: 1995; Eüskal Spiritü: 1999; Xut Zahar Berri Fanfarrea: 1999, Leinua txaranga Anaban: 2001). Michel Aurnaguek, Jean Aurnague bere lehengusu organo jolearekin, Philippe Oyhamburuk (Etorki) 1984an sortu Euskal Urrats balletaren musika asmatu eta jo zuen. Gainera, 1987an, Baionako kontserbatorioko urrezko medaila erdietsi zuen (txistu). Azkenik, Dantzaz ele erakusketaren asmatzaileetarik izan zen (1995), bai eta Donibane Garazin 1982an eta 1995ean iragan ziren Baxenabarreko kabalkada eta Besta Berri elkarretaratzeetako antolatzaileetarik.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 223 | 223 - Michel Aurnague | 2014 | 3:28:40 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Familia transmisioa ; lehen urratsak euskal dantza eta musikan | 0:25:13 | |
| 2 | Inkesta etnografikoa: helburuak, metodologia eta bilketaren ibilbidea | 0:23:55 | |
| 3 | Faustin Bentaberry-ren biografia | 0:18:19 | |
| 4 | Faustin Bentaberry: ekarpenak euskal dantzari eta musikari | 0:15:19 | |
| 5 | Pedro Juan Etxamendi ; argazki iruzkinduak | 0:13:48 | |
| 6 | Faustin orkestra | 0:06:57 | |
| 7 | Kabalkaden eta toberen tipologia | 0:08:43 | |
| 8 | Kabalkaden osagaiak | 0:13:15 | |
| 9 | Dantza erritualetik ikusgarri dantzara (XIX. mendea) | 0:18:59 | |
| 10 | Kabalkadak eta toberak: argazki zaharrak iruzkinduak | 0:10:56 | |
| 11 | Jauzien estetika | 0:10:26 | |
| 12 | Dantza jauzien transmisioa | 0:08:43 | |
| 13 | Jauzien izenburuak, jatorria eta melodien korpusa | 0:12:03 | |
| 14 | Jauzien jatorria eta funtzio soziala | 0:10:38 | |
| 15 | Dantzari lotutako oroitzapen pertsonalak | 0:06:41 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Dantza jauzien transmisioa | 0:05:07 | |
| 2 | Dantzari lotutako oroitzapen pertsonalak | 0:05:19 |