Olivier Azarete

1982
Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Olivier Azarete 1982ko uztailaren 10ean Donibane Lohizunen sortua da. Hamalau urte bete zituenean, hasi zen arrantzan, asteburuetan eta oporretan, lagun baten aita arrantzale zenarekin. Ikasketak itsas lizeoan bukatu bezain laster, honekin ari izan da arrantzan bost urtez (2000-2005), bere kondu eman arte, 2005ean, "Legatz" eta ondotik "Legatz Berria" ontziekin. Aturri ibaian ari da Olivier. Gazte da oraindik baina nahikeriaz betea. Olivier Azarete bere etxean filmatua izan da, Urruñan. Zokoan dagon itsas lizeoan segitu duen formakuntzaz mintzatu zaigu, Aturri ibaian eta itsasoan praktikatzen dituen arrantza ezberdinetaz, arrainaren salmentaz eta itsas munduaren antolakuntzan duen inplikazioaz, arrantzale ofizioaren aldarrikapenak defendatzeko ingurumena zainduz. Olivier Azareteren lekukotasuna baliotsua da, itsas ondareaz egin dugun bilketa honetan, elkarrizketu den ibaietako arrantzale bakarra baita.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 103 103 - Olivier Azarete 2010 1:00:00 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Arrantza mota desberdinak Kittara-n 0:07:07
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.