Marxa Billerey

Sorturtea: 1929

Afiliazio herria: Urruña

Marxa (Marcelle) Dufau, Billerey espos izenekoa, Ziburuko Agorreta karrikan sortu zen 1929ko azaroaren 14ean. Anai bakarra du, bederatzi urtez zaharragoa (1920ko irailaren 18koa), Edmond Dufau, Momond goitizenekoa, eta Lucie-rekin ezkondu zena 1943an.

Lucie-ren bidez, Marxak maiz mezulari lanak egin zituen Comète Sarearentzat. Ziburutik Sarako Angoiniaraino (Luixa Lastraren sortetxea, Marxarekin ageri dena filman) joaten zen bizikletaz, eta hortik oinez segitzen zuen Luixarekin mugaraino (Lizarrieta lepora).

Orduan ezagutu zituen etxetik hurbil bizi zen Kattalin Aguirre eta Florentino Goiketxea eta Manuel Iturrioz bezalakoak. Amarekin Bordagain muinoraino eramaten zizkieten etxean zituzten klandestinoak. Marxa, Charles Morelle eta Germaine Joly-ren alabez, Chantal (11 urte) eta Renée (6 urte eta erdi), oroitzen da besteak beste. Etxean atxiki zituzten Sareko bi mugalariren esku utzi zituzten arte.

Posta zerbitzuko konkurtsoa gainditu eta, 18 urterekin Marxa Parisera abiatu zen 1947ko abenduaren 1ean. Han lan egin zuen 1960an bere lehen haurra sortu zen arte. Gero bere senarraren leku aldaketak segitu zituen Frantzian zehar.

Euskal Herrira itzuli zen behin betiko 1999ko agorrilaren 2an.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 206 206 - Luixa Lastra - Marxa Billerey 2014-05-22 0:57:47 Azkaine Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Comète sarea (1941-1945) 0:30:13
2 Gerla zibilako iheslariak Saran 0:02:27
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.