Gilbert Casenave

Sorturtea: 1928

Heriotze urtea: 2015

Afiliazio herria: Mugerre

Gilbert Casenave Milafrangan sortu zen 1928ko urriaren 28an, baserri ttiki batean. Lehuntzen bizi izan da, Argi Zabal etxean. Zurgintza eta txintxuketa zituen afizioak. 2011. urtean Xan Airerekin egin elkarrizketan bere tailerreko tresna zaharrak erakutsi nahi izan zituen, gehienak zurgintzari lotuak, baita argia edo berogailu gisa ezagutu zituen bi tresna ere. Zurgintzako bertze izen batzuk ere aipatu zituen, batez ere teilatukoak. Bigarren mundu gerraz oroitzapen latzagoak zituen, batez ere preso eraman herritarrak gogoratzean.

2012an elkarrizketatu zuen ere Terexa Lekumberrik. Gilberten aita hargina zen. Zurgintzan interesaturik, lanbide hori egin zuen aprendizgoaren ondotik, eta Mugerreko gatzagetan sartu zuen, 1953an. Makinen eta laneko etxebizitzen mantentze-lanetan espezializatutako 80 langile ziren. Bere lehen aitaginarrebak (Beskoitzeko gatz-putzua) eta koinatak (Mugerreko lantegia) ere Solvay enpresarentzat lan egiten zuten ere. Gilbert 1988an erretiratu zen. 2015eko ekainaren 7an hil zen.

Xan Aireren eta Terexa Lekumberriren grabaketa horien zonbait pasarte zerrendatu ditugu hemen, elkarrekin emanez.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MIL-001 MIL-001 - Gilbert Casenave 2011-02-03 0:28:00 Milafranga Xan Aire
2 156 156 - Gilbert Casenave - Gabi Casenave 2012-07-27 1:43:00 Lehuntze Terexa Lekumberri
3 GI-ELEKETA-9 Eleketa kronika #9: Gilbert Casenave 2012-07-27 0:14:44 Lehuntze Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.