Graxiana Castillon

Sorturtea: 1994

Afiliazio herria: Eskiula

Graxiana Castillon 1994ko apirilaren 11n sortua da, Eskiulan. Belaunaldi berrikoa da, ttipi-ttipitik Xiberoko ohitura kulturalean hazia. Lehen mailan, herriko eskola publikoan ibili zen, gero Oloroeko kolegioan eta Sohütako lizeoan, baina etxean euskara, bere ama-hizkuntza, mintzatzen du. Ondotik, Euskal Ikasketak segitu zituen, Baionako fakultatean. Graxiana dantzak eta kantuak inguraturik handitu zen. Haren burasoak Lagünak taldeko kide dira. Jean Castillon haren aitatxiren eragina handia da eta Graxianarentzat balio handiko erreferentzia da. Ttipi-ttipia zelarik, dantza irakatsi zion, bai eta Joanes Lerdou eta Ximun Castillon bere osabek ere. Sei urteetan, bere herriko Eskiularra elkarteko dantza eta kantu eskolan sartu zen. Gaur egun, 19 urte izanik, artoski segitzen du oraino. Gazte-gaztea zen oraino, haurren maskaradan Buhamesa rola antzeztu zuelarik. Gero, ondoko ikusgarrietan parte hartu zuen: - 2007an, Catherine Arçanuthurryk sortu Dinbili Danbala ikusgarrian; - 2012an, Oroitzapenak izeneko xiberotar dantza eta kantu sorkuntzan, bai eta maskaradan; - 2013an, Ederlezi pastoralean. Graxiana, ohiko dantzari azkarki loturik ere, bere barneko izaera libroki adierazten duen kantaria ere da.

Irakur ere:

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 198 198 - Graxiana Castillon 2013-09-24 0:44:19 Eskiula Maddi Oihenart
2 EKL-24 EKL-24 - Graxiana Castillon 2021-07-20 0:27:57 Maule-Lextarre Jasone Iroz

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.