-
|
- Euskara
Jean-Baptiste (Janbattitt) Dirassar
1937
Afiliazio herria:
Ziburu
1937ko otsailaren 17an sortu da Janbattitt Dirassar, Hazparneko Zelai auzotegiko Iriberria etxean. Seme bakarra da.
Hirurogoi bat haur biltzen dituen auzotegiko eskola publikoaren ondotik (1941-1948), Hazparneko kolegio pribatura joaten da Janbattitt, BEPC bat pasatzeko 1961ean. Ikasketak uzten ditu ondotik, bere aita zendu berria izanki, haren beharra badu amak.
Baina lurraren deia baino idazketa eta irakuzketarena du gogokoagoa Janbattittek: Basque Éclair egunkariko tokiko berriketari eta Herria, euskal astekariko pilota saileko kazetari bilakatzen 1955ean.
28 hilabete soldaduskan iragan ondoren (1957ko agorrila - 1959ko azaroa), Basque Éclair-en kontratatua da (1959-1969) eta ondotik, 1970eko otsailan, Sud-Ouest-en sartzen da eta 1995ean erretreta arte bertan gelditzen.
Hastapen batean France Inter-ek Janbattitt Dirassarek, Radio Côte Basqueko euskarazko emankizuna obratzean hartzen du parte ere 1968tik 1995era (France Inter-ek tokiko irratsaioei utzi tartea). Hastapen batean igandera mugatua bazen ere, berantago asteko beste egunetara hedatua izan zen. Ondotik kronikak egin ditu Gure Irratia, euskal elkarte irratian, Donibane Lohizune/Ziburuko berriak emateko.
Bukatzeko, euskaraz idatzi hiru saiakeraren idazlea da: Hegiko Bordatik, Bihotzeko mina, eta Bele Xuriak.
Ohorezko Euskaltzaina da ere 2004az geroz.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 297 | 297 - Jean-Baptiste (Janbattitt) Dirassar | 2017 | 1:49:59 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jean-Baptiste Dirassar: aurkezpena | 0:03:20 | |
| 2 | Zelai auzoko eskola | 0:01:20 | |
| 3 | Euskara Zelaiko eskolan: debekua eta zigorra | 0:01:20 | |
| 4 | II. Mundu Gerrako oroitzapenak: okupazioa | 0:12:43 | |
| 5 | Ithurralde auzapezaren ezagutza (1971) | 0:04:44 | |
| 6 | Kargudunei buruzko errespetu soberakina (1940. hamarkadean) | 0:06:17 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Janbattitt Dirassar: aurkezpena | 0:02:20 | |
| 2 | Euskara Zelaiko eskolan | 0:01:40 | |
| 3 | Kargudunei buruzko errespetu soberakina | 0:02:52 |