-
|
- Euskara
Sabino Egurze
1933 / 2023
Sabino Egurze 1933an sortu zen Orbaizetako Kondeenea izeneko etxean, Nafarroako Aezkoako ibarrean. Belaunaldi ezberdinetako haur eta helduen artean (buraso, aitatxi-amatxi, osaba eta izeba ezkongabeak), etxe berean 13 lagun bizi ziren. 9 urtetik goiti, bere osabarekin artzaingoa ikasten hasi zen, udan etxeko ardiak mendira eramanez eta neguan ibarreko pentzetan atxikiz.
1952tik goiti, abendu hondarrean, artaldea mugaren bestaldeko bazkalekuetara eramaten hasi zen (Heleta, Garruze edo Arbotin).
1956an bere kondu jarri zen eta bere anaiarekin 2002a arte segitu zuen neguan ardiak mugaren bestaldera eramaten (Mithirina, Mitikile edo Espeize-Ündureinen).
Sabinok betidanik harremanak ukan ditu Nafarroa Behereko eta Xiberoko artzainekin (neguko bazkalekuak, Iratiko mendialdean elkarrekin bizitakoa...), baina berezitasun handia atxiki du beti.
Artzain bizi hori baizik ez du ezagutu, mendiko (maiatzetik abendu arte) eta ibarreko bazkalekuen artean ibiliz.
2012an 79 urte zituen eta udan oraino Mendizarreko etxolan egoten zen bere 50 ardiak mendian atxikitzeko denboran. Lehen elurrak hastean, Orbaizetako herriaren eta Mendizarren arteko bide erditsutan kokatu bordara eta haren ondoko pentzera jausten zen, negua han iragaiteko. Orduko, bi artzain baizik ez ziren gelditzen Aezkoako ibarrean horrela bizitzen.
2023ko maiatzean zendu da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 160 | 160 - Sabino Egurze | 2012 | 1:16:24 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Orbaizeta Kondeenean sortua | 0:01:50 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.