-
|
- Euskara
Jeanne Eliceche
1931
Afiliazio herria:
Bidarrai
Jeanne Eliceche 1931ko otsailaren 24an sortu zen Bidarraiko Turtxilenea izeneko etxean. Bizi guzia hor eman zuen, lehen hamabi urteak salbu (1931-1943), orduan bere aita Ameriketatik itzuli eta Turtxileneako ondoriotasunaz arduratu behar izan baitzuen. Plazako Turtxil Beherean plantatu zen orduan Turtxileneara itzuli aitzin.
Haurtzaroa herrian iragan ondoan, Jeanne eta bere hiru anai-arrebek Turtxileneako bizi baldintza gogorragoei egokitu behar izan zuten (plazatik urrunago, biderik, urik eta elektrikarik gabe). Jeanne eskolan ibili zen azken urteak ziren horiek (1943an 12 urte zituen). Ondotik menaiu klaseak hartu zituen seroren jostundegian, josten ikasi zuen eta neskato bezala aritu zen Baionan (sei hilabetez) eta Parisen (hiru urtez, 17 urtetarik 20 urte arte).
Handik itzultzean, familiako etxaldean plantatu zen eta horko mutilarekin, Koxe Manuel-ekin ezkondu zen.
Bost haur ukan zituzten eta gaur egun, beren seme batek hartu du etxaldearen segida. Turtxilenea famatua da ere, Jeanne eta bere ama biziki sukaldari onak baitziren. Jeannek apairuak antolatu izan ditu etxean, bai eta Turtxileneatik kanpo ere (bataioak, komunioak...). Bederatzi urtez herriko jantegiaz arduratu zen eta 1970etik goiti Bidarraiko bestetako zikirioaz ere bai.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-115 | Mendiko bideetan | 1977 | 0:16:20 | Maite Barnetche | |
| 2 | 124 | 124 - Jeanne Eliceche - Koxe Manuel Eliceche | 2011 | 1:31:31 | Terexa Lekumberri | |
| 3 | abk-2 | Eleketa emankizuna #1: emigrazioa | 2022 | 1:18:34 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jeanne Eliceche: Aita artzain Ameriketan | 0:01:52 | |
| 2 | Jeanne Eliceche: galarrotsak Bidarrain | 0:02:55 | |
| 3 | Jeanne Eliceche: elkarren ezagutza eta ezkontza | 0:07:19 | |
| 4 | Jeanne Eliceche: Turtxilenea, janleku famatua | 0:02:28 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jeanne Eliceche: ezkontza Erratzun | 0:04:44 |