Ernest Etchevers 1924ko abuztuaren 22an sortu zen, Donibane Lohizunen, Campos Berrin, Jai Alaitik hurbil. Donibaneko parrokia elkartearen gunea zen hau. Bere burasoak etxezainak ziren eta teniseko jokalekuak eta ostatua garbitzen eta zaintzen zituzten.
Hamar urte arte, Ernestek Doña Maria eskola pribatuan ikasi zuen. Gero, Hazparneko San Josepe ikastetxera joan zen. Han, zertifikata eskuratu zuen.
Ondotik, Biarritzeko Jules Ferry ikastetxean, doitzaile tornulari formakuntza jaso zuen. Bizpahiru urtez, Donibane Lohizunen, ofizio horretan ari izan zen. 1939-1945eko gerlan, armadan sartu zen. Gerla ondotik, tokiko laborantza kooperatiban sartu zen, makina eta tresna gidari gisa. Gero, 22 urtez (1949-1980), Ziburuko Itsasokoa kontserbategian, biltegizain-laguntzailea izan zen. Urte horietan, sindikatu ordezkaria izan zen. 1980an enpresa hetsi zutenetik erretreta hartu arte (1984), Ziburun ganberazaina izan zen.
Ernest Arin abesbatzako kidea da eta ospitaleetako erien bisitaria da.
Sortzez Jaureguiberry izena zuen Hélène Legartoren ahizpa batekin ezkondua zen (Telleria baserrikoa, Xantako auzoan).
2011n alargundua, Ernest Etchevers 2021ko urtarrilan zendua da.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | DL-3 | DL-3 - Ernest Etchevers | 2012-03-20 | 1:15:17 | Donibane Lohizune | Xan Aire |
Pasarteak
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Luzean & Luzaz Gazte taldeak: pilota Donibane Lohizunen | 0:29:44 | |
2 | Turismo garaiko egonaldiak eta jende mogimenduak | 0:03:36 |