Joséphine Erramoun

Sorturtea: 1941

Afiliazio herria: Baiona

Joséphine Ansolabehere (ezkondu ondoan Erramoun), Bankako Espila izeneko etxean sortu zen 1941eko martxoaren 19an. 11 haurrideko familia bateko 4.a da. 

Bere sortetxea urrun izanik, ez zen 7 urtetan baizik eskolara abiatu. Gero, zertifikata lortu arte segitu zuen (1947-1955).

Hiru negu herriko seroren jostundegian iragan ondoan, 1958an menaiu-egile lanbide gaitasun agiria (CAP) lortu zuen eta ondotik bere burasoak baserrian lagundu zituen, sasoineko lan batzuk kanpoan eginez ere (anaia bat Estatu Batuetara joana zen eta bere aita 1961eko abuztuan zendu zen). 

Neguan, antzuak Azkarateko bazkalekuetara eramaten zituen eta bere senarra izanen zena han ezagutu zuen. 

1963an, Baionako Le Chistera jatetxeko jabea bere xerka etorri zen zerbitzari bezala enplegatzeko. Gogoz kontra, Banka utzi eta Baionara joan zen, jakin gabe bizi guzia han pasatuko zuela. 

Jeannot berekin Baionara etorri baitzen, 1969an ezkondu ziren eta Le Chistera utzi zuen Cazenave xokolategian sartzeko (sasoineko lana, ekainetik urrira).

1969an eta 1971n bi haur ukan ondoan, 1974an xokolategia utzi zuen, hamar urte berantago (1984ko uztailaren 15ean) senarrarekin erosi zuten Bar du Marché ostatura joateko.

2000. urtean semeak segida hartu baldin badu ere, Joséphine biziki aktiboa da oraino. 

Aspaldian Baionan bizi baldin bada ere, Euskal Herri barnekaldeari biziki atxikia zaio eta asteburuak Azkaraten eraiki duten etxean pasatzen ditu, hots Jeannot-en sorterrian. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 GI-ELEKETA-11 Eleketa kronika #11: Joséphine Erramoun 2014-08-29 0:12:35 Baiona Terexa Lekumberri
2 270 270 - Joséphine Erramoun 2016-04-25 0:39:48 Baiona Terexa Lekumberri
3 GI-ELEKETA-10 Eleketa kronika #10: Joséphine Erramoun 2016-04-25 0:14:22 Baiona Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Etxeko lanak 1950 hamarkadan 0:02:39
2 Artzaingoa Banka Espilan 0:01:34
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.