Patxika Erramouspé 1943an sortu zen Aldudeko Putxoinia izeneko etxean. Bere aita kabalen salerosketan ari zen eta ama etxeaz arduratzen zen. Patxika ahizpa baten ondoan hazi da, bi anaia sortzean berean hil baitziren.
Herriko eskola pribatuan ibili zen 14 urte arte eta seroren jostundegian ondoko hiru urteetan.
18 urtetan, Baionan “Aide aux mères de famille” elkartean lanean hasi zen eta formakuntza bat segitu zuen familia langilearen Estatuko agiria ukaiteko (1963-1965). Lanpostu horretan aritu zen 1972a arte, eta gero denbora erdiz berriz hartu zuen 1987tik 2000. urtera, familia hazteko 16 urte gelditu ondoan. Alabaina, Gexan Alfarorekin 1969an ezkondu ondotik, lau haur ukan zituzten : Amaiur (1972), Ellande (1974), Maialen (1976) eta Eñaut (1980).
1963tik goiti, Patxika “Couple et Famille” elkarteko kide bilakatu zen eta hor formakuntza bat egiteko parada izan zuen (norberaren ezagutza, bikote eta familia harremanen aholkularia).
Bestalde, “Personnalité et Relations Humaines” (PRH) elkartearen ikastaldiak segitu zituen ere.
Garai berean, euskal kanta berria deskubritu zuen (Zazpiribai ikusgarrian parte hartu zuen 1972an eta Ortziken 1975ean), bai eta euskararen aldeko militantzia ere (haurrak ikastolan ezarri zituen, euskarazko aisialdi zentro bateko zuzendaritza hartu zuen, katixima euskaraz eskaini...).
Patxikak elkartasunez beteriko bizi bat ukan du. Horrek momentu gogor batzuei buru egiten lagundu du, hala nola 1992an, Gexan Alfaro bere senarra Fleury-Mérogis-eko kartzelan preso sartu zutelarik.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | MB-76 | Ortziken | 1975-11-15 | 0:19:17 | Baiona | Maite Barnetche | |
2 | MB-226 | Haurrak ikasazue | 1983-05-21 | 0:15:50 | Aldude | Maite Barnetche | |
3 | MB-251 | Emazteek diote | 1984-05-19 | 0:16:08 | Hazparne | Maite Barnetche | |
4 | MB-252 | Emazteek diote [frantsesezko azpitituluekin] | 1984-05-26 | 0:16:08 | Hazparne | Maite Barnetche | |
5 | 257 | 257 - Patxika Erramouspe-Alfaro | 2016-01-26 | 1:14:40 | Angelu | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Patxika Erramouspé: aurkezpena | 0:01:36 | |
2 | Aldudeko bi eskolak 1950 urteetan | 0:05:14 | |
3 | Neska gazten hezkuntza | 0:01:49 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Aldudeko bi eskolak 1950 urteetan | 0:02:04 |