-
|
- Euskara
Ignace Etchehandy
1929 / 2024
Afiliazio herria:
Eiheralarre
Ignace Etchehandy 1929ko irailaren 26an sortu zen Eiheralarren (Nafarroa Beherea). Sei haurrideko familia bateko hirugarrena da. Bere anaietarik bi familiako etxaldean egon ziren, beste bat berekin joan zen Belloc-eko monastegira eta bere arrebetarik bat Estatu Batuetara joan zen.
Ignace Etchehandy herriko eskola publikoan ibili zen 10 urte arte eta ondotik Belloc-eko Notre-Dame kolegioan (1939).
1955ean apez ordenatua izanik, 1959tik goiti beneditarra monastegiko artaldeaz arduratu zen beste lau fraiderekin, horien artean Gachiteguy apeza. 1963an, formakuntza berezi bat egin zuen Rambouillet-eko arditegi nazionalean. Ondotik, Adrien Gachiteguy Afrikara joan zelarik, artaldearen ardura hartu zuen (1963-1973).
Beste ardura batzuk ukan zituen ere: 1971n, koru zuzendari bilakatu zen monastegian, baina ere Euskal Herriko parropiako koruen batzordeko (CCPB) arduradun nagusia. Karia hortara, lan ikaragarria egin zuen Kanta Jaunari deitu koruen urteko topaketaren meza prestatzeko : kantuak hautatu, kantuen partiturak bildu, musika laguntza berriak galdetu…
Gabriel Lerchundi apezaren bidetik ere, Euskal Herriko elizetan eman kantikak biltzen segitu zuen eta 2012an Ezkila Kantuz bilduma argitaratu zuen monastegiko Ezkila argitaletxearekin. Horretan, Vatikano II kontziliotik (1962) honera koruek abestu kantika guziak bilduak dira.
2005ean, Ignace Etchehandyk monastegiko kantu zuzendaritzaren kargua utzi zuen, eta 2009an Euskal Herriko parropiako koruen batzordean zituen ardurak ere.
2024ko agorrilaren 8an zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 234 | 234 - Ignace Etchehandy | 2015 | 1:19:45 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ignace Etchehandy: aurkezpena eta haurtzaroko oroitzapenak | 0:08:42 | |
| 2 | Eskola eta bokazioa (1939) | 0:04:28 | |
| 3 | 1939-1945ko gerla: deklarazio eguna Eiheralarren | 0:01:39 | |
| 4 | Belokeko frailetxea II. Mundu gerla garaian | 0:06:06 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Eskola eta bokazioa (1939) | 0:04:02 | |
| 2 | Gerlaren lehen oroitzapenak (1939) | 0:04:22 |