Marcel Etchehandy

Sorturtea: 1932

Afiliazio herria: Eiheralarre

Aita Marcel Etchehandy Eiheralarren sortua da, 1932an, laborari familia batean. Sei haur ziren (lau mutiko eta bi neska). Lau mutikoetarik bi fraide bilakatu ziren (Aita Ignace ere Belokeko abadiako beneditarra da), hirugarren batek etxaldearen segida hartu zuen, nesketarik bat bere senarrarekin Estatu Batuetara joan zen, eta gazteena serora bilakatu zen. Marcel Eiheralarren hazi zen, hamar urte arte. Gero, Belokeko abadian ikasi zuen (1942-1949), non, 1973 arte, kolegioa eta lizeoa baitzen. Baxoaren (1949) eta ordenazioko sakramenduaren (1957) artean, urte bat eta erdiko soldadugoa egin zuen (1953-1954) eta Aljeriako gerla ere ezagutu (1956). Ordenazioaren ondotik, 10 urtez, monasterioko kolegioan irakatsi zuen, Diozesako arte sakratu batzordeko kide izan zen eta 1967an, gaitzeko lan batean hasi zen: Biblia euskarara itzultzea. Horrek grekoa, aramera, hebreera modernoa eta Bibliaren testuinguru historikoa ezin hobeki ezagutzea galdegin zion. Xede horrekin, Israelen urte bat iragan zuen (1968), beste bat Estrasburgon (teologia lizentzia) eta azkenik bi urte eta erdi Erromako aita sainduaren nazioarteko institutu biblikoan. Euskarazko Biblia 2008an argitaratu zen, kasik 40 urte hautu hori egin ondoan... Aita Marcelek euskal kulturaren beste alderdi batzuk ezagutarazten ere lagundu du, besteak beste, erlisionezko dantza eta euskal harrietako artearen sinbolika. Solasaldia egin genuelarik, 80 urte zituen. Giristino kartsua da, euskararen eta euskal kulturaren alde engaiatua, bai eta munduari buruz irekia.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-94 Lauburu elkartea 1976-10-06 0:16:12 Bidarrai Maite Barnetche
2 MB-220 Hil harria zergatik 1983-02-05 0:15:14 Ahurti Maite Barnetche
3 MB-271 Euskal hilarriak 1985-02-05 0:15:15 Ahurti Maite Barnetche
4 149 149 - Marcel Etchehandy 2012-07-02 2:32:24 Ahurti Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Familia eta eskola: bi kontrako mundu 0:10:02
2 Jainkoaren deia 0:02:28
3 Amatxi bat errotik kristaua 0:02:17
4 Eiheralarre 1930-1940 hamarkadetan: lan munduan sartzea eta atzerriratzea 0:01:17
5 Belokeko monasterioan sartzea: haustura 0:02:28
6 Euskal kultura familian 1930-1940 hamarkadetan 0:03:31
7 Baserriko lan neketsuak, gizoner zuzenduak 0:02:44
8 Xarnafera 0:02:12
9 1939-1945eko gerla: Eiheralarre dolutan 0:00:51
10 Besta-Berri Eiheralarren 1930 hamarkadan 0:03:29
11 Besta-Berri lehen eta orain: tradiziotik turistentzat diren ikusgarrietara 0:01:07
12 Libertimendua, Nafarroa Behereko inauteriak 0:02:01
13 Kantuaren desagerpena: Eñaut Arrossagaray, izengoitiz Larramendi bertsulariari buruzko lekukotasuna 0:06:01
14 Eiheralarreko bestak II. gerla ondoan: orkestra bat euskal jauziei gutti ohitua 0:02:52
15 Eiheralarre II. gerla ondotik: Baserrialdearen hustea eta euskal kulturaren gainbehera 0:01:53
16 Coscarat apezaren egintza: euskal antzerkiaren sarraraztea Piarres Larzabal-en lanekin 0:08:24
17 Belok, euskal kulturaren gune garrantzitsua 0:08:40
18 Ezkila argitaletxearen sorrera Beloken (1950). "La méthode basque pour débutants" lehen argitalpena. 0:02:01
19 Belokeko frailetxea: euskal identitate kontzientzia eta euskal iheslariak 0:02:20
20 Euskal liturgiaren arduradun 0:01:39
21 Hizkuntza giroaren bilakaera monasterioko kolegioan 0:01:38
22 Ebanjelioak eta Jesu Kristoren Imitazioa 0:01:27
23 Meza Saint-Michel mendiko artzainekin (1957) 0:02:11
24 Arte sakratuaren diozesa batzordearen kide 0:08:45
25 Grekoaren ikastea bere ikasketa denboran 0:00:47
26 Hebreeraren ikastea Israelen 0:10:32
27 Estrasburgoko teologia katoliko fakultatea eta aita sainduaren nazioarteko institutu biblikoa (Erroma) 0:02:15
28 Biblia euskarara itzultzea: hogeita hamabost urteko lan jarraikia 0:11:47
29 Besta-Berriren erreberritzea: Fedea eta Kultura-ren mintzaldia (1989) 0:07:11
30 Besta-Berriren erreberritzea: Ezpeletaren adibidea 0:05:10
31 Besta-Berri: ihardukitzeak eta atxikimendua lehengo moldeari 0:02:10
32 Besta-Berriren sinbolika: eguzkia eta natura 0:02:16
33 Besta-Berriren jatorria eta liturgiaren zentzua 0:00:33
34 Besta-Berri: lotura Armadarekin 0:10:51
35 Besta-Berri: artxibo historikoak 0:02:15
36 Besta-Berriren sinbolika: espazioa eta kosmoa 0:05:06
37 Besta-Berriren sinbolika: biribila 0:01:16
38 Hilobi artea: harri borobilak 0:01:46
39 Euskal kulturaren unibertsalitatea, bere hizkuntzaren bidez 0:05:53

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.