-
|
- Euskara
Jean-Noël Etcheverry
1933 / 2018
Afiliazio herria:
Bidarrai
Jean-Noël Etcheverry 1933ko abenduaren 24an sortu zen Bidarrain. Zazpi haurrideko familia bateko bosgarrena zen.
Bidarraiko eskola publikoan ibili zen, 14 urtetan zertifikata lortu arte. Ondotik, aski laster familiako Urdaburua etxaldean plantatu zen.
Castaing errientsari eta Hirigoinia etxeko Ganix Iriart-i esker, nerabezaroan fandangoa, “quadrille”-ak eta euskal jauziak ikasi ahal izan zituen. Horri esker, ihauterietan, Besta Berriz edo herriko bestetan dantzatzeko parada ukan zuen.
Bestalde, bere gaztaroan kantu anitz ikasi eta eman zituen lagun artean, herriko jatetxean.
Urdaburua etxaldea behi eta bereziki ardi hazkuntzan oinarritzen zen. Maiatzaren 1.etik Eguberri arte, ardiak Iparlako bazkalekuetara igortzen zituzten. Jean-Noël-ek ardiak anitz maite zituen eta Iparla gogoz ezagutzen zuen.
17 urtetik goiti, kontrabandan aritu zen ere, horrek laborantzak ekarri diru sartzeak poliki emendatzeko parada eskaintzen ziolarik.
1960ean Bidarraitar batekin ezkondu zen. Lau haurren aita zen.
Jean-Noël Etcheverry 2018ko ekainean zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 126 | 126 - Jean-Noël Etcheverry | 2011 | 1:22:06 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jean-Noël Etcheverry: aurkezpena | 0:01:24 | |
| 2 | Otxalderen (1814-1897) bertsu batzuk | 0:02:43 | |
| 3 | Artzain onaren kalitateak | 0:03:17 | |
| 4 | Iparlako mendigunea: garbitzea; harri zerratzea | 0:01:53 | |
| 5 | Iparlako mendigunea: harrespil baten aurkikuntza Ingles Harria deitu harri ondoan | 0:05:32 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Harri zerratzea, Ingles harria Iparlan | 0:03:23 |