Félix Bassaber

Sorturtea: 1951

Afiliazio herria: Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

Felix Bassaber Altzaiko Sobiet baserrian sortu zen 1951n. Bost haurrideko familia batean (hiru anaia eta bi arreba) handitu zen eta konbikzio handirik gabe, herriko eskola pribatuan ibili zen.

12 urtetan, Bosmendietako alhabidera (Urrütxanzeko etxola) igo zen bere anaiarekin. 16 eta 21 urte artean, hiru artalde zaindu ditu bertan, horien artean bere sortetxekoa.

1972an, soldadugora joan zen eta handik itzultzean berriz ere artzain bezala aritu zen Santa Grazi aldeko mendietan (1974-1980). 1980an bere artalde propioarekin Eltzegañeko etxolan (Ahüzkiko lepoan) plantatu zen eta 2012an bere artaldea Grégoire Lauga-ri utzi zion.

2022an, Felix-ek oraindik plazer handiz uda guziak Ahüzkiko lepoan ematen ditu Grégoire-ren ardiak zaintzen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 408 408 - Félix Bassaber - Grégoire Lauga 2022-06-16 0:45:21 Altzai-Altzabeheti-Zunharreta Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Deiztearen ondotik, gasnatzea 0:10:16
2 Felix, Eltzegaineko artzaina 0:16:21
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.