Anbrox Franchisteguy

Sorturtea: 1936

Heriotze urtea: 2016

Afiliazio herria: Iholdi

Anbrox Franchisteguy Iholdin sortua da, Etxexurian, 1936an. Familiako hamaika haurretarik hamargarrena da. Herriko lehen mailako eskola publikoan ikasi zuen, hamar urte bete arte. Gero, Hazparneko kolegiora joan zen (1946-1950) eta han, zertifikata ukan zuen. Ondotik, Maulen ikasten egon zen, beste bi urtez (1950-1952). Ez baitzuen apez sartu nahi, Iholdira itzuli zen eta han postari izan zen, soldadugoa egin baino lehen (1956-1958, horietan lau hilabete Parisen eta 24 hilabete Tunisian). Handik itzultzean, herrian bizi nahiz, ez zuen gogorik izan PTTetako konkurtsoaren iragateko. 1958an, Larzabaleko Roquefort gasnategian lanean hasi zen, lehenik gasna egile gisa (1980 arte) eta gero bezeroekin harremanetan, 1993 arte (esne biltzea, etab.). 1960an ezkondu zen eta haren emaztea ere gasnategian ari izan zen. Gazte-gazterik, Anbrox euskal dantzari interesatu zitzaion (Belhagorry eta Elissalde apezekin ikasi zuen, bai eta Charles eta Fernand Franchisteguy bere kusiekin). Besta Berriri ere interesatu zitzaion eta hortan biziki aktiboki parte hartu zuen. 1933az geroz Iholdin egiten den Besta Berrik, 1946an, haurrendako bertsio bat sortu zuen (Besta Berri Ttipi): Anbrox, 10 urterekin, lehen Besta Berri Ttipin beztitu zen. Gero, ohitura hori herriko haurrei helarazi zien. 2011z geroz, beste belaunaldi batek lekukoa hartu du. Anbrox helduen Besta Berriren karietara ere beztitu zen, 1954tik 1967ra.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 163 163 - Anbrox Franchisteguy 2012-10-17 1:25:34 Iholdi Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Anbrox Franchisteguy: aurkezpena, biziko ibilbidea 0:09:23
2 Euskal dantza Iholdin 1940-1950 urteetan: praktika biziduna 0:01:38
3 Ikasketa Belhagorry eta Elissalde apezekin ; Charles eta Fernand Franchisteguy anaiak 0:01:47
4 Piarre Etcheverry dantza irakaslea 0:00:37
5 Euskaldun Gazteria mugimendua eta Lurraren besta (1953) 0:02:12
6 Kontradantza debekatuak, eliza besten igandez, 1960a arte 0:08:01
7 Besta-Berri Iholdin: lehen emanaldiak, 1933an, ondoren 1946an 0:00:45
8 Besta Berri Ttipiren sorrera eta antolaketa 0:03:28
9 Besta-Berri Ttipi: transmisioa belaunaldi gazteei 0:07:20
10 Besta-Berri Ttipi: pertsonaiak eta haien errola 0:02:47
11 Besta-Berri Ttipi: parte hartzaileen kopurua eta adina 0:02:18
12 Besta-Berri Ttipi: Jesusen Bihotz-Sakratua besta egunean 0:01:37
13 Besta-Berri Iholdin: Anbrox-en parte hartzea 0:02:12
14 Besta-Berri Iholdin: Urtez urteko tradizioa 0:02:44
15 Desfilearen protokoloa 0:01:52
16 Meza ospetsua, parte hartzaile ezberdinen tokia eta egintza 0:03:06
17 Besta-Berriko proosionea Iholdin: dantzarien elizatik ateratzea 0:01:39
18 Besta-Berriko proosionearen ordena Iholdin 0:03:38
19 Besta-Berri Iholdin: ibilbidea eta aldarea 0:02:33
20 Pabillunketarien jatorria eta gizarte estatusa 0:02:24
21 Besta-Berri Iholdin: errolen banaketa 0:01:22
22 Anbrox-en familiako bost kideen parte hartzea aldiberean 0:00:55
23 Eliz zerbitzariak Iholdin: giltzaina edo sakristaua eta serorak 0:01:23
24 Besta-Berri Iholdin lehen eta gaur 0:03:18
25 Jantzigintza : Christine Cachenaut eta bere jostun taldea 0:00:53
26 Ikurriñak eta banderak : euskal ikurriña Manuel de la Sota-k eskainia 0:02:44
27 Besta-Berriren jatorria eta iritzi pertsonala 0:01:13
28 Besta Berriren ohoreak apez ordenatuak diren Iholdiarreri 0:01:10
29 Apezpikua gazteez lagundua, Konfirmazio sakramentuaren mementoan 0:02:14
30 Euskal kantuaren tradizioa Iholdin ; Agur Iholdiri kantuaren interpretazioa (Piarres Trounday-en hitzak) 0:05:08
31 Euskal jauziak : urratsen markatzea eta berezitasuna 0:02:56
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.