Fernand Franchisteguy

Sorturtea: 1928

Heriotze urtea: 2017

Afiliazio herria: Iholdi

Fernand Franchisteguy Iholdin sortua da, 1928an, Otxardia etxaldean (izen bereko kaperatik hurbil), sei mutikoko familia batean. Denek zertifikata erdietsi zuten, herriko eskola publikoan. Zertifikata 1940an atera ondoan, Fernandek familiaren etxaldean lan egin zuen, 1946 arte: 18 urteetan, soldadugora joan aitzineko urtean, bere ttanttak mutil gisa enplegatu zuen. Soldadugotik itzuli eta urte baten buruan, Parisera joan zen, 1950 eta 1955 artean Banque de France bankuan lan egiteko, eta gero Pauera 1956tik 1961era. 1962an, bere sortetxearen segida hartu zuen eta 1968an ezkondu zen, berak baino 14 urte gutiago zituen emazte batekin. Elkarrekin, lau haur ukan zituzten. Hauetarik nehork ez zuen Otxartiaren segida hartu nahi izan. Fernand berant ezkondu zen (40 urteetan). Beti maite izan ditu dantza, kantua, besta eta konpainia ona. Hamabi urteetan dantzatzen ikasi zuen, herriko gizon zaharrago batek, Piarre Etcheverryk, irakatsirik, eta gero, Charlot bere anaiarekin, dantza jauziak irakatsi zizkieten gazteagoei. Charlotek urratsak ematen zituen eta Fernandek harmonika jotzen. Fernand Besta Berriren karietara beztitu zen, 1956tik goiti, ezkondu arte (1968). Behin entzun orduko kantu bat berriz emateko dohaina ere bazuen eta Parisen iragan denborak euskal kantu anitzen ikasteko parada eman zion. Bere bizia kontatzen digu, beretako biziki garrantzitsua den kultura baten erakusle.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 164 164 - Fernand Franchisteguy 2012-10-18 1:06:48 Iholdi Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.